Asis'tar Aita Prantzisko Doneari
Aita Azkue
Goi-maitasunez
Sutu gaitzazu
Serafin Aita Prantzisko,
Aurreko gauzak
Atzendu, eta
Zerukoak billatzeko.
Zure jaiotza
Zeruentzako
D'alaitasunen izarra,
Infernutako
Diabruentzat
Atsekabe ta negarra.
Gaztetasuna
Igaro dezu.
Giza lege obenean;
Garbitasuna
Ez dezu galdu
Gazte zoroen artean.
Aundi zalea
Izanikan zu,
Apula zoaz gudara;
Etxera zaite
Dizu Jesus'ek
Jakingo dezu zertara.
Berriztu zazu
Nere etxea
Jesus'ek dizu, Prantzisko,
Lurrera dator
Bestela, eta
Zu autu zaitut zaitzeko.
Aundikeriak
Bastertu, eta
Gabetasun gorriena,
Zuretzat artu
Dezu betiko,
T'orixe dezu maitena.
Alperrik aitak
Artuko zaitu,
Estu eta gogorrean,
Dezun guztia
Utziko dezu
Obispoaren aurrean.
Iru Ordena
Jarri dituzu,
Elizaren onerako,
Martiri santuz
T'anima onez
Zeru goiak betetzeko.
¿Nork zenbatuko
Ote lituzke
Bere seme jakintsuak?
Baditu ere
Agintariak.
Obispo t'Aita Santuak.
Lizunkeria
Menderatzeko
Elur otzetan sarturik,
garaitu dezu
Zure burua,
Goi-maitasunez suturik.
Ondo egoki
Ikasi dezu
Griña gaiztoak beratzen;
Arantz artean
Zure gorputza
Osoro dezu urratzen.
Lore ederrez
Betetzen dira,
Zuk ikuttutako larrak;
Zure biotzaz
Zabaltzen ditu
Maitasunezko su-garrak.
Portziunkulako
Elizatxoan
Zure biotza urtutzen,
Negarrez dago
Pekatarien
Betiko ona eskatzen.
Asko da, baña
Artu ezazu,
Jesus'ek dizu, Prantzisko,
Izan bezate
Pekatariak
Zuk nai dezuna betiko.
Serafin eder
Zeruko batek
Dizkizu ezarri zauriak,
Jesukristo'ren
Antz-antzekoak,
Maitasunaren zariak.
¡O eriotza!
¡Anaitxo maite!
Goraltzak egin Jaunari;
Atoz nigana,
Artu nazazu,
Aurkeztu, arren, Berari.
Atera, Jauna,
Nere anima,
Gorputz zorro onetatik;
Deika dagozkit
Anima onak
Atsegiñezko lekutik.
Seme gaixoak
Negarrez daude
Aitarik gabe lurrean,
Legortu, arren,
Beren malkoak,
Zuganatzeko ustean.
Zazpireun urte
Aurten dirade
Zeruan sartu ziñala,
Andik onera
Gure laguntzan
Etzera izan makala.
¡Gora! Prantzisko,
Aita maitea,
Artu itzazu omenak,
Eliz, erridi,
Euskal-erriak
Gaur eskeintzen dizkizunak.
|