inprimatu
Munduco zerua
Izenburua:
Munduco zerua
Sinadura:
Azkue, Eusebio Maria (A. E.M.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Azkue, Eusebio Maria

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1882
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
Orrialdea:
31

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Munduco zerua

 

Azcue, Eusebio Mª D.

 

 Jakintsu andi bat askotan legez

 egoan lo gozoagaz,

 eta ametsetan etorri yakan

 San Anton albokoagaz.

 

 Onek esan ta ister urkula

 jarri zan charri ganian,

 Zein choriya lez joan zan egaz

 Jaunen Jauregira artian

 

 An gelditu zen zaldi urdaitsua

 Bustana kirimildu ta,

 ta inos biziyik ibilli zanik

 miñ ondo ez eban gomuta.

 

 Baña ikusirik ango atsegiña,

 ango bake ta gloriya

 eta arik laster izanik bere

 gogo osokoa tokiya

 

 ¡Balego-diño- au ategiñau

 nosik beiñian munduan

 usatuteko ango atsakabak

 beragaz jo ta buruan!

 

 ¡Jaunak nai balei eman apur bat

 eukiko dauen kontura,

 aita gizonak euren semiai

 emoten deutsen modura!

 

 -Zorakeriya erantsun eutsan

 santuak jakintsuari,

 da eskatutia Adan-ik ona

 daukazuena Jaunari.

 

 -Ez dot gomuta, neure santua,

 una eta zelan dagoan,

 ez dot ikusi inos, ez pada

 bersolariyen agoan.

 

 -Orainche dakit zu zariana

 buru lodiko gizona,

 ze ikusi dozu zer dan munduan

 matrimoniyo bat ona.

 


inprimatu