inprimatu
Gizonkerija ta gizontazuna
Izenburua:
Gizonkerija ta gizontazuna
Sinadura:
Azkue, Eusebio Maria (A. E.M.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Azkue, Eusebio Maria

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
48.zk.
Orrialdea:
296

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gizonkeriya ta gizontasuna

 

Azkue, Eusebio Maria D. de

 

 1

 

 Aintxinatar bat okerra

 lagunik bako gizona,

 eta itxu zar bat ezkerra

 batsar askotan egona

 eta lagunentzat ona.

 

 2

 

 Batu zirian bein biyak

 taberna zulo batian,

 nun gauza azkoren gañian

 guzurrak azko eta egiyak

 iribiyatu zirian.

 

 3

 

 «Neure aintxiñako guztiyak,

 -ziñoan gizon zatarrak,-

 »zirian odol garbiyak,

 »gerran jeneral andiyak,

 »bakian gizon bakarrak.»

 

 4

 

 Bere mosua izurturik

 itsua egon zan entzuten,

 eta esan eban suturik:

 ez dogu euki guk itxurik

 «baña nik ez dot ikusten.»

 


inprimatu