inprimatu
Gaztelugachera promesa
Izenburua:
Gaztelugachera promesa
Sinadura:
Azkue, Eusebio Maria (A. E.M.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Azkue, Eusebio Maria

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1881
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
Orrialdea:
171-172

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Gaztelugachera promesa

 

Azcue, Eusebio MĒ D. de

 

 Mariņeru gaztia

 Juan Anton Ispater,

 urten eban echeti

 eskondu ta laster:

 enbarkau zan Coruņa-n

 fragata andi baten,

 nun emoten zan ondo

 barrukoai jaten.

 

 Ez egoan ontsian

 beste bizkaitarrik,

 bera zan euskalduna

 bornuan bakarrik:

 baņa zan isilla ta

 mutil biargiņa,

 beti prest-egiteko

 eukan al egiņa.

 

 Ez euan botaten

 echera kartarik,

 emaztiak ez eukan

 inos albistarik:

 alper aiztuagana

 joaten zan sarri,

 andrau beti egoten zan

 armiņ eta larri.

 

 San Joan Batista dago

 Gaztelu gachian,

 gaztetarrentzat gacha

 izan zan achian:

 ara joaten dira

 audrak promesakuz,

 bakarrik triste, baņa

 pozik lagunakaz.

 

 Andrau bere joan zan

 triste ta bakarra,

 begietan chala

 ugari negarra,

 ta ortozik, eskatuten

 San Joan Batistari,

 eta bere bitartez

 Zeruko Jaunari.

 

 Belaun bian jarrita

 santuen aurrian

 begiak zituzala

 umilde aurrian,

 egin eban promesa

 biotz guztiagaz

 biurtuteko laster

 bere gizonagaz.

 

 Andria bizi zala

 icharoten beti

 etorri zan gizona

 joan zan bideti,

 baserritar moduan

 aldian ebala

 boltzia diruagaz

 ta osasun kabala.

 

 Baņa laster betatu

 biar zan promesa

 eta biyen artian

 artu eben amesa,

 urteteko goseti

 egun argi baten,

 eguzkiak mundua

 berotu baņo len.

 

 Eldu jaken andriak

 nai eban eguna

 erakusteko gona

 bichi loraduna,

 eta lebats imiņi

 ebana maletan

 jateko gizonagaz

 ori ziarretan.

 ..............

 ..............

 Echezantsa etozala

 pozik arrats deiyan,

 ase barik euriya,

 asi zan mendiyan

 andra gaztia etorren

 gizonen aurreti,

 ibillten dirianlez

 zarrak bere beti.

 

 Gonia bustiterik

 ez ebalez gura

 andriak altsau eban

 arpegiz barrura,

 baņa artu biarrian

 bakarra gonia

 batera altsau zituzan

 gonak ta atorria.

 

 Andra batek ekarren

 atserantz bidia,

 ta esan eutsan barreka:

 "Zuk adiskidia,

 eperdiya billosik

 dakazu erakusten,

 eta gizon bat dator

 isillik ikusten."

 

 Gonak berants bota, ta

 furia bat legez

 gizonari asi jakan

 andria negarrez:

 ze gaiti esan ez eutsan,

 koko buru andiak,

 billosik ekazala

 eperdi alderdiak.

 

 Errespuesta emen eutsan

 gizonak pachorraz:

 "Sinistuta zororik

 emen etorri naz,

 izan dala azkaneko

 promesan zuloa.

 ekartia agiriyan

 tabernakuloa."

 


inprimatu