inprimatu
Elisa
Izenburua:
Elisa
Sinadura:
Azkue, Eusebio Maria (A. E.M.)
Urkizaren iruzkina:
(Zat.)
Egilea(k):
Azkue, Eusebio Maria

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
Orrialdea:
336

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Elisa

 

Azkue, Eusebio MĒ

 

 "Eztakit zer dan, neure maitea,

 neure aspaldiko bizia;

 koipea sutan urtuten danez

 urtu iat gorputz guztia.

 

 Gorputz zuzena, gabi-ardatza lez

 dauko, ta bere garria

 eraztun batek artuko leuke,

 orratz batek lez aria.

 

 Bere ule ederra, seda biguna

 ta baltza, erroia lakoa;

 ta bekokia zuri ta leuna,

 izurrunerik bakoa.

 

 Ugarte baten zeuk nai badozu

 atsegin utsen tokia,

 zeru-zati bat ekarriko dot

 eta biontzat gloria.

 

 Ezin neinte ni zu barik bizi

 eta su da egia ziurra;

 zeu zara, Elisa, neure arimea

 eta zu barik ni ... lurra.

 


inprimatu