inprimatu
Asto bat dotore
Izenburua:
Asto bat dotore
Sinadura:
Azkue, Eusebio Maria (A. E.M.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Azkue, Eusebio Maria

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
390-391.zk.
Orrialdea:
13

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Asto bat dotore

 

Azkue, Eusebio MĒ Dolores

 

 Asto bat dotorea

 peria batean,

 salduteko imini zan

 zaldien artean;

 guzur-ule baltzakaz

 kokota apaindurik

 eta zaldi-buztana

 atzean loturik.

 

 Bere jaubeak eukan

 kolkoan bildurra,

 noiz ezagutuko zan

 astoan guzurra.

 Eldu zan erosteko

 baserriko jaun bat,

 eta agindu ebezan

 irurogei dukat.

 

 Ataraten ebala

 ziskutik dirua,

 jaso eban astoak

 zeruruntz burua,

 egiteko arrantza bat

 miragarrizkoa,

 ikaratuko ebana

 Balanen astoa.

 

 Arriturik egozan

 basarritar biak

 eta euren inguruko

 gizonak guztiak;

 an zirean zantzoak

 barre ta gedarrak,

 egunaz izarrak!

 

 Orduan esan eben

 basoko gizonak:

 zenbat dagoz munduan

 alango gizonak;

 Isillik dirudie

 kadera bikoak;

 berbaz asten badira,

 lau kaderakoak.

 


inprimatu