inprimatu
Bertso berri batzuek
Izenburua:
Bertso berri batzuek
Sinadura:
Azkoitiko "Izkiturri"
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Azkoitiko "Izkiturri"

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
662.zk.
Orrialdea:
7

Azkoitiko "Izkiturri"

 

 Bertso berri batzuek

 Bear ditut jarri

 Nere lagun guztien

 Entretenigarri

 Inozente soldadu

 Ninduen ekarri

 Iru urte fetxa

 Dirate ezarri.

 

 Anparu eske nator

 Zeruko Erregiņa

 Jesus onaren Ama

 Maria Birjiņa

 Zure laguntzarekin

 Nai det alegiņa

 Esplikatzea gure

 Bizitza samiņa.

 

 Donostia onetan

 Suertiak tiratu

 Batzuek katigu ta

 Bestiak libratu

 Neretzat numerua

 Bajua tokatu

 Burgos'ko artillerian

 Naute entregatu.

 

 Milla zortzireunda

 Larogeitamaseian

 Burgos'en allegatu

 Mayatzaren bian

 Soldarutza zer zanik

 Aski ez nekian

 Orain ari da sartzen

 Nere memorian.

 

 Etxetik urten nuan

 Ustez baliente

 Aurretikan jarriya

 Guztiz korriente

 Guraso triste askok

 Negar egiten dute

 Kinta ditxoso au

 Dala mediante.

 

 Nere lagunak jarri

 Zaitezte aditzen

 Soldadu etorrita

 Zer moduz gabiltzen

 Alde guztietatik

 Beti padezitzen

 Emen erakutsiko

 Digute bizitzen.

 

 Orain iru illabete

 Etxetikan urten

 Geroztik emen nabil

 Patatia jaten

 Jainkuak osasuna

 Badigu ematen

 Etorriko algera

 Alakoren baten.

 

 Esplikatuko ditut

 Nere notiziyak

 Osasuna daukagu

 Jaunari graziyak

 Egunak eta gabak

 Dirade luziak

 Nolabait pasatuko

 Al-dira guziyak.

 

 Kuartelian sartuta

 Lenengo gabian

 Barrutikan ez neuen

 Sosegu onian

 Ni ikaratu nintzan

 Beņepeņian

 Orko "dioska" otsa

 Entzun nuanian.

 

 Paraje onetara

 Giņanean sartu

 Izen da apelliduak

 Zizkiguten artu

 Gero mediku batek

 Errekonozitu

 Ez gerade inutil

 Ontzat eman gaitu.

 

 Kuarto baten sarturik

 Mediko ta guzi

 Lendabiziko lana

 Erropak erantzi

 Gauza kuriosuak

 Beartziran ikusi

 Jayo giņan bezela

 Or gaituzte utzi.

 

 Bestetan lenbiziko

 Mularen pentsua

 Animali jenero

 Umil da mantsua

 Gero bederatzietan

 Gure arrantxua

 Patata, baba zuri

 Eta garbantzua.

 

 Arrantxu onduan du

 Linpieza jotzen

 Orduan kuadrara

 Gaituzte bajatzen

 Egunero onela

 Gerade jarduten

 Mularik ezpadegu

 Zaldiyak garbitzen.

 

 Diana jo ta lista

 Ondoren sopia

 Bera jan arte palta

 Sarritan pakia

 Azkar eztabillenari

 Trallazo golpia

 Auxen da mixerable

 Bizi izatia.

 

 Kintuaren bizitza

 Da penagarria

 Errebista daukagu

 Ikaragarria

 Jaboia ta betuna

 Joatorratz t'aria

 Justo ez daduzkanak

 Ixtillu gorria.

 

 Mendean daukatena

 Jotzen dute pozik

 Naiz ez izan arren

 Kontestatu itzik

 Billatzen badigute

 Zikiņaren antzik

 Ez digute lagatzen

 Bizkarreko otzik.

 

 Lapurretan jendia

 Ai da ikasitzen

 Bestien ejenpluei

 Diogu segitzen

 Era onian ezer

 Bada ikusitzen

 Pekatu egin bildurrez

 Etzayo utzitzen.

 

 Iņundik errentarik

 Ez da guretzako

 Emendik paga txikik

 Sokorritutzeko

 Etxera abisatzen det

 Pixkat bidaltzeko

 An ere borondate

 Gutxi neretzako.

 

 Diruaren eskia

 Nik abisatuta

 Ama asarretzen da

 Aita zapuztuta

 Ala esaten dute

 Biak juntatuta

 Lenago asko utzi

 Al zun sobratuta?

 

 Gure bizi moduaz

 Erruki zaitezte

 Arro bagiņan ere

 Bajatu gaituzte

 Igualtsu gabiltza-ta

 Igande ta aste

 Mingaņez alegre ta

 Biotzetik triste.

 

 Konsuelo edo pozik

 Eztaukagu emen

 Maria Santisima

 Kupi zaitez arren

 Paraje ortatikan

 Gaizkatu lenbailen

 Ala gerta dedilla

 Viva Jesus amen.

 


inprimatu