inprimatu
Herriak ez du inoiz ahaztuko
Izenburua:
Herriak ez du inoiz ahaztuko
Sinadura:
Azkoiti
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Azkoiti

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
894.zk.
Orrialdea:
39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Herriak ez du inoiz ahaztuko

 

Azkoiti

 

 Herriak ez du inoiz ahaztuko

 bere alde zegoena,

 guregan beti izango duzu

 txokorikan beroena.

 A! zer egia hainbat gudarik

 gogoz sinesten zuena

 azken arnasaz ez dela hiltzen

 Herriak maite duena.

 

 Ondo beteta daramatzazu

 zure esku gogotsuak

 beti gidatu zintuen Mikel

 Herriaren zerbitzuak.

 Euskal zeruan piztua duzun

 hain izar dizdiratsuak

 bide onetik gida ditzala

 gure gogo ta pausuak.

 

 Lehenengo aldiz kantatu nuen

 zuk, Mikel, gaiak jarrita

 ez al zen izan bene-benetan

 saio huraxe polita?.

 Oraintxe ere nahiago nuke

 hemen bazeunde zirika

 nora joan zara Mikel maitea

 hain gai tristea utzita?.

 


inprimatu