inprimatu
San Ignazio eta bere semeai
Izenburua:
San Ignazio eta bere semeai
Sinadura:
Azkarate, Ramos
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Azkarate, Ramos

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1885
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
Orrialdea:
138-139

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


San Ignazio eta bere semeai

 

Azcarate, Ramos

 

 Mundu guziyan omenaturik

 Dagoen izen-ederra

 Da, gure Aita San Ignazio

 Azpeitiaren izarra;

 Gaztañ artean jayo ziñaden

 Seme gudari azkarra,

 Fede santuba berotutzeko

 Pare gabeko sugarra.

 

 Soldadutzatik igo ziñaden

 Animak salbatutzera,

 Lagundi ona, fundatu eta

 Santuen bizitzetara;

 Geroz zeruban eta munduban

 Bizirik arkitzen zera,

 Beragatikan jendeak datoz

 Beti zu adoratzera.

 

 Zuk utzitako liburu danak

 Beti dirade aundiyak,

 Letra bakar bat mudatu gabe

 Daude chic garbi garbiyak;

 Ez gaur lege bat, bigar bestea,

 Darabilkiten pistiyak,

 Pede batean, ichitzen dira

 Zure semeen, begiyak.

 

 Egon naitzaye birtute asko

 Dituztenai begira,

 Ondoren onak utzi dituzten

 Aita aundiyak, badira;

 San Ignazio bezelakoak

 ¿Noiz ta nun arkitzen dira?

 ¿Nork, eta zeñek eraman ditu

 Ainbeste seme glorira?

 

 Etsai gogorrak izanakgatik

 San Ignaziok beretzat,

 Danak garaitu izan zituben

 Itzutzen etzan biyotzak;

 Izandu ziran, eta badira

 Seme koitadu oyentzat,

 Bañan alferrik: zeruko aita

 Daukate beren laguntzat.

 

 ¿Ezaldakigu zertan fundatu

 Oi diran etsai gaiztoak?

 Diradelako chit jakintsuak

 Diralakoan prestuak;

 Fedearen gatik illtzen diraden

 Seme koitadu justuak,

 Arbol garbiyan jayotzen dira

 Orrelakosen ostoak.

 

 ¿Zer erakusten digute guri

 Ezbaldinbada fedea?

 Ezbaldinbada argitasuna

 Eta zerura bidea?

 Illtzen gaituben ezpata ori

 ¿Oteda bada obea?

 Libertadea oju egiñ ta

 Lotzea jende librea?

 

 Aztu dirade gizaldi asko,

 Etorri bitez besteak,

 Ill ditezela ondorengoak,

 Sortuko dira gazteak;

 Irichi arte Josafatera

 Jayotzen geran jendeak

 Beti biziko dira munduban

 Ignazioren semeak.

 

 Dakigu nola eta zergatik

 ¡Ai! zure eche santuba

 Egonduba dan urte askoan

 Gaitz batek minberatuba;

 Noizbait bear ta, irichi zayo

 Sendatutzeko orduba,

 Edertasunez makurtu dezan

 Etsai gaiztoen buruba,

 

 Erregu on bat egiñ deyogun

 Ignaziori gogotik,

 Azpeitiar ta Euskaldun danak

 Euskeraz geron abotik;

 Bedeinka ditzan iberotarrak,

 Egunen batez zerutik,

 Libra ditezen mendi ederrak

 Etsai gaiztoen mendetik.

 


inprimatu