inprimatu
Letemendia-ko Modesto-ri
Izenburua:
Letemendia-ko Modesto-ri
Sinadura:
Azkarate, Ramos
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Azkarate, Ramos

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
Orrialdea:
568

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Letemendia-ko Modesto-ri

 

Azkarate, Ramos

 

 Aldegiń badu Tolosatikan

 Modesto Letemendiak,

 żNola ez diyo negar egińgo

 Bere Euskal-erri maitiak?

 żNola ez bada begiyak busti

 Anayak eta aidiak?

 żNola ez gera samiń egongo

 Beraren adiskidiak?

 

 Lore aundiyak galtzen dijoaz,

 Jayotzen dira chikiyak,

 Noiz eta bear diradenean

 Euskal-erriko mendiyak;

 Alderdi ona sendatutzeko

 Bizi bagera eriyak,

 Sońu arrotzak nola nastuta

 Daukazkiń Euskal-erriyak.

 

 Ausen da ausen ala bearra

 Lore onenak galtzeko,

 Usai gozoak naiz guri utzi

 Beretzaz gogoratzeko;

 ˇAi! ˇai! Modesto, nunbait zerubak

 Nai zaitu berarentzako

 Gozoki zure Balenziyako

 Negarra kantatutzeko.

 

 Jeremias-i lagun egińik

 Abiya zaitez kantari,

 Larunbat Santuz itsasoz ito

 Ziraden koitadubai,

 Kanta deyezu Arbola bai ˇai!

 Zeruko Euskaldunai,

 Kanta deyezu negar egińaz

 Aita Adan ta Ebari.

 

 Kanta ditzazu zortziko eder

 Argitaratu gabiak,

 Kanta ditzazu joairak eta

 Mayatz-illeko loriak;

 Esan itzazu chilibituben

 Sońu poz emangarriak,

 Lengo denboran nola jolasten

 Ziran asaba guriak.

 

 Agurtzen zaitut, Modesto pińa,

 ˇAgur! ikusi artian;

 Jaunak zeruban bildu gaitzala

 Euskalok egun batian;

 Zortziko denak anchen kantatzen

 Jaungoikoaren aurrian;

 Bera onratzen eta alabatzen

 Betikotasun guztian.

 


inprimatu