inprimatu
Euskal-erriko neskatxatxoak
Izenburua:
Euskal-erriko neskatxatxoak
Sinadura:
Azkarate, Ramos
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Azkarate, Ramos

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
738.zk.
Orrialdea:
8

Azkarate'ko Ramos'ek

 

 Euskal-erriko neskatxatxoak

 ernaitu zaitezte arren...!

 zerengatikan gaitz pegakorra

 dabilkizuten ondoren.

 Egin, egin gurutze

 orobat Aitaren

 plaga orren ekaitza

 sartu ez dedin emen

 zergatikan kaltia

 aundiya dakarren

 sartu eskeroztandik

 etxean barrenen.

 

 Errañuaren gixa dabiltza

 beti zuen ondorian

 gauza on franko badaukatela

 mingain goxoen gañian.

 "Mi padre Gobernador

 mi tio Alkaté

 mis hermanas Maestras

 conmigo casaté."

 Ay mirabe gaztiak...!

 erantzun nazute...

 Zertarako oyekin

 ezkontzen zerate?

 

 Lo menos tengo cien millones

 (Ori diru jakiñian)

 y los billetes del Banco... cojo

 (gañezka berriz kofrian)

 Tengo pueblos enteros

 (Málaga aldian)

 Tengo dos mil molinos

 (Gau t'egun lanian)

 Tengo un gran PIANO...

 (bizkarren gañian)

 Porque allí dormía

 (Lastozko oyian).

 

 Tenemos viñas, tenemos trigo,

 tenemos tanto aceite

 tenemos NADA (ezkondutzian)

 beti gertatzen zerate,

 Onak badiradela

 esaten dezute?

 Bi milletatikan bat

 atera zazute;

 infernutik zerura

 sartzen dituzute

 egin ezkeroztandik

 oriyen emazte.

 

 Ezkondu eta... ondorenian

 dira komedi... politak,

 gaxo daudela lanerako ta

 azaltzen dirade tranpak;

 gizona etxian... ta

 andria fabrikan

 gurasoak errietan

 beste aldetikan

 "bialdu zan senarra

 azkar etxetikan,

 aurren bat izan bañan

 lenagotandikan".

 

 EMAZTIAK:

 Mi muy querido... Ay mi marido!

 Que malas noticias hay!...

 porque vosotros alperkerian

 dezutelako bizi nai;

 Desde mañana así

 bearko dek lanian

 Kixkurtzen egon gabe

 subaren aurrian;

 atxo-sukaldeturik

 eltzien gañian

 cantando seguidillas

 tripa betetzian.

 

 SENARRAK:

 Siempre me llaman Prisco Veneno

 Al mismo tiempo soy liberal,

 soy mano-negra y socialista

 soy monárquico y federal:

 El día que me llegue

 Capitán General,

 con estos sagarduos

 no voy a tolerar;

 porque siempre me dicen

 que vaya a trabajar...

 ¡Que mayor honra en mí

 que ser gran holgazan?!

 

 EMAZTIAK:

 Con tus mentiras, con tus garbanzos

 canso nos tienes (aspaldi)

 Si eres liberal, si eres federal

 todas las cosas para ti.

 Aquí es necesario

 trabajar, trabajar,

 con fábulas la tripa

 no se puede llenar;

 el padre a palizas

 hoy te va a matar...

 hasta que te entierren

 no va a descansar.

 

 SENARRAK:

 Nadie a mí a palos me mata

 porque soy... valientia

 tengo en Sevilla una ganbara

 (gizonen larruz betia)

 Hice ro(...) y muertes

 Utrera aldian

 Estuve en presidio

 ogei bat urtian;

 prefiero por la honra...

 morirme katian

 tocando mi PIANO...

 ta ez asi lanian.

 

 EMAZTIAK:

 Ay etorri bedi aguro

 makill aundi bat artuta,

 zerengatikan alper txar onek

 narabilkiyen jokaka:

 SENARRAK: Cállate, sagardúa,

 cállate la boca,

 no grites gure-tarrak

 bide gabe jota:

 EMAZTIAK: Aita! azkar etorri

 iya ito nau ta,

 SENARRAK: Habla aquí en cristiano,

 por qué fuiste tonta?

 

 EMAZTIAK:

 A Jaungoikoa auxen da, auxen

 auxen da bizimoduba,

 Oi, oi! aitatxo!! Ez aldu entzuten

 biotz nereko ojuba?

 AITAK: Bai, bai aditu diñat

 or naun, or aguro,

 A zer nolakoak

 dizkaten emango!

 Ez din, ez etxe ontan

 Bearrik egingo

 Bat, bi, iru, lau esan ta

 zionat ekingo.

 

 SENARRAK:

 Vaya qué padre tan embustero

 Vaya qué padre tan bribón...

 EMAZTIAK: Aita labana artu du eta

 obe du pakian egon.

 SENARRAK: Venga usté cuanto antes,

 venga usted mal suegro,

 soy capaz de llamarle

 lerdo más que lerdo;

 en figura de estatua

 aquí le espero,

 me voy a hacer un héroe

 si no tengo... miedo.

 

 Zer esaten dek gizon zikiña,

 zer esaten dek, ordea?

 Ara nun detan i zapaltzeko

 labana bañan obea:

 Kis... kas... kis... kas... kis... kas...!

 Iretzako seiyak

 Da, da, da, da. da, da!!!

 orain amabiyak:

 Dan...! jo dik ordubata

 dun... dun...! ordubiyak...

 orlako erlojurik

 etzeukak erriyak...

 

 SENARRAK:

 Tras los placeres vienen las penas

 Oh suegro! perdón, perdón.

 AITAK: No, no, tómalos a buena cuenta

 y aprende quién es el bribón!

 SENARRAK: Queridísimo suegro

 qué día tan fatal!

 los huesos el entierro

 me empiezan a cantar!

 Usted sí que es un héroe

 y también inmortal,

 cuántos me tiene dados

 saque usted el total.

 

 AITAK: Aixa nai uke denbora on au

 aitak alperrik galtzia,

 artzen ditunak egokigo dek

 totala ateratzia.

 zirt, zart, zirt, zart, zirt, zart!!!

 ortikan kalera

 din, dan, din, dan, din dan!

 segizak aurrera.

 SENARRAK: Usted quiere mandarme

 Ebro'z autz aldera

 AITAK: Bai, bai. PIANO ori,

 afinatutzera.

 

 Pasa diagu Bitoriya ta

 denboraz gaituk Miranda'n

 ire lagunak entzun dezaten

 jotzera niak... din dan... dan...!

 Joan ari emendikan

 ire tierrara

 ez ago etorririk

 geyago onera:

 Or, or izan dedilla

 zuen akabera

 erdaldunak erdaldun

 euskaldunak euskera.

 


inprimatu