inprimatu
Euskal-Erriari
Izenburua:
Euskal-Erriari
Sinadura:
Azkarate, Ramos
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Azkarate, Ramos

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
18
Alea:
Orrialdea:
550-552

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Euskal-Erriari

 

Azkarate, Ramos

 

 Gañez egin ta naigabez,

 Biyotza daukat negarrez,

 Odoltzen dit arantzak,

 Dit berotzen su-gaitzak,

 Osoro daukat oñazez,

 Euskal-erriyaz pensatzez.

 

 Gau t' egun dauzkan ansiyak,

 Dira samin ta gaziyak,

 Zañetan biurtuta,

 Ari zait erreguka,

 Abiyatzeko kantari,

 Siaskik maitienari.

 

 ¡Bai! nere biyotz eriya,

 ¡Badaukagu ¡bai! premiya!

 Kantatzeko benetan,

 Aitorren mendietan,

 Oitura onak non diran,

 Esan ez dedin ¡¡iltziran!!

 

 ¡Ai! Euskal-erri zintzoa,

 Euskaldun jende gozoa,

 Euskal-erri garbiya,

 Fedez, fueroz guriya,

 ¡Ai! gizadien kabiya,

 Zapuztu zaituzte iya.

 

 Biztanlen zoragarriya,

 Tubalen oroikarriya,

 Izkuntzez mirariya,

 Umanten sorterriya,

 Erri bentzutezgarriya,

 Gaur zaude errukarriya.

 

 Lanaren garailariya,

 Alferren etsai aundiya,

 Onraren iturriya,

 Lurreko eguzkiya,

 Ispillu ikusgarriya,

 Zaude ¡bai! negargarriya.

 

 Galdetutzen det ostera,

 ¿Gu euskaldunak algera?

 Ez, ez erdibanatu,

 Ukatu edo aitortu,

 Baña begiyak jarririk,

 Amari begiraturik...

 

 Ama euskerak ¿bai aldu,

 Oitura charrik zabaldu?

 Alferrik dute damu....

 Omenik ez du galdu,

 Jayo zanetik gaurdaño

 ¡Zer onra! zarra da baño...

 

 Mundu guziyen aurrean,

 Bizi da zori-onean,

 Oitura charrik gabe,

 Itz gaiztotatik libre,

 Ama maite ta garbiya,

 Ama jakiñtsu aundiya.

 

 Ama zintzoen umeak,

 Ez dirudigu bereak.

 ¡Zenbat gauden galduta,

 Lo zorroak artuta,

 Gozo on ayek aztuta,

 Samiñak menderatuta!

 

 Jayotzen geranetikan,

 Ez degu kutsu charrikan,

 Baizik dira onenak,

 Berdiñik ez dutenak,

 Munduban gizadientzat,

 Zuzena nai dutenentzat.

 

 Amaika urtez onuntza,

 ¡Ausenda, ausen, mudantza!

 ¿Non dira lengo antzak,

 Jolasak eta dantzak?

 ¿Non dira kantu alayak,

 Jakintsubaren langayak?

 

 ¿Nola miñduko ez gera,

 Amaz lotsatzen bagera?

 Daudenak amarekin,

 Daude on askorekin,

 Arrotzez bizi geranak,

 Chit eri gaude geyenak.

 

 ¡Ai! erri maitagarriya!

 ¡Au da, au! negargarriya!

 Gure onra aundiyak,

 Dirurite euliyak,

 Ari batetik zintzilik,

 Sufritzen isil-isillik.

 

 Izanik gure begiyak,

 Izarrak bezin argiyak,

 ¿Ez degu ikusitzen,

 Gerala eroritzen,

 Gañ-gañetikan be-bera,

 Arrotz jendeen mendera?

 

 ¿Ez degu, baña, pensatzen,

 Zertaz geraden galdutzen?

 ¿Ezin gera gogora,

 Nola dagon denbora,

 Nola goazen ondora,

 Argitatikan linbora?

 

 Egiñaz gogotik negar,

 Mendiyak dabiltz dar-dar-dar;

 Jo ez dezaten elkar

 Esnatu gaiten azkar;

 Zelai biurtu ezkero,

 ¿Guretzat zer dago gero?...

 

 Euskal-erriko choriyak,

 ¡Zer kanta negargarriyak!

 Dauzkaten aspaldiyan,

 Muru mendi aundiyan,

 Aizkorriyan ta Erniyon,

 Adierazten zenbait on.

 

 Aritz arbola maiteak,

 Oñazez daude bereak.

 Orroaz pagadiyak,

 Ojuka sagastiyak,

 Gaztañadiyaz batera,

 Esanaz ¡¡ai!! ¡¡ai!! euskera.

 

 Odeyak dabiltz birunkan,

 Denborarekin burrukan.

 ¡Ai! ¡ai! ayen ansiyak,

 Dirade ¡bai! burniyak,

 Euskalak zulatutzeko,

 Amarekin bat jartzeko.

 

 Ibayetako arrayak,

 Osoro daude ernayak.

 Dabiltza ur gañean,

 Guri esan nayean,

 Lotan egoten bagera,

 Gañean dala galera.

 

 Batzubek lotan gaudela,

 Besteak esna daudela,

 Erdera apaindutzen,

 Ama larrugorritzen,

 Gerok ibiltzen bagera,

 Gu euskaldunak ez gera.

 

 Irutasun bat gurea,

 Da euskaldunen bidea.

 Euskerakin fedea....

 Ta fueroen legea....

 Garrangarikan gabea....

 Benazko libertadea....

 


inprimatu