inprimatu
Euskal-erriaren alde
Izenburua:
Euskal-erriaren alde
Sinadura:
Azkarate, Ramos
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Azkarate, Ramos

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
17
Alea:
Orrialdea:
535-536

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Euskal-erriaren alde

 

Azkarate, Ramos

 

 Nere besoak zabaldu eta

 Belaun gorriyen gañean

 ¡Ai! Jaungoikoa jarri naitzazu

 Egiyaz zure aurrean;

 Itzak neurritu nai nituzke nik

 Euskal-erriyan onean

 ¡Arren! Zerutik lagun zadazu

 Asitzerako lanean.

 

 Ezin liteken gauzarik, ezta

 Izan ta izango zuretzat,

 Berarengatik erregututzen

 Dizu gaur nere biyotzak;

 Baldin ta baldin zure letarta

 Arkitzen bazait laguntzat,

 Nere promesa egikaritzen

 Abiyatzea deritzat.

 

 ¡O! mendi berde zoragarriya,

 ¡O! zure edertasuna,

 ¡O! zure zelai polit-politak,

 ¡O! zer alayatasuna;

 Oitu-eretan ondrik goyena,

 Beti daramakizuna,

 ¿Nork eta zeñek nola neurritu

 Zure atsegintasuna?

 

 ¡A! zer umilla zeran pakean,

 Gudan berriz chit gogorra,

 Etsayari zuk sartu izandu

 Diozu beti bildurra;

 Zure arbolan ez du ebaki

 Oraindik iñork egurra,

 Beti egiya maitatu dezu,

 Lotsatu berriz gezurra!

 

 Omanea chit erlijiyoan,

 Lanean zerade latza,

 Supitarekin egiten dezu,

 Itsasoz berriz arrantza;

 Alferkerian bizitutzea

 Zuretzat dalako lotsa,

 Ondra aldera begira dago

 Beti zerorren biyotza.

 

 Gazte jendeak gazte bezela,

 Guraso zarrak guraso,

 Bakoitzak bere lan modubari

 Oi diyozu zuk eraso;

 Izerdiyakin bedeiñkatutzen

 Dezu lurra chit eroso,

 Berak ondoren ematen dizu

 ¡Zenbait atsegin ta gozo!

 

 ¿Non da arkitzen zure jenteak

 Baduben argitasuna?

 ¿Non da gertatzen zure etzantzak

 Daukaten gozotasuna?

 ¿Non da topatzen zure dantza ta

 Pestaren edertasuna?

 ¿Non da billatzen justizientzat

 Dezuben beldurtasuna?

 

 Aberatsakin umildadea,

 Oro bat apaiz jaunari,

 Eztiyozu zuk federik eman

 Beñere esku-beltzari;

 Gaitzik opatu bage bizitzen

 Zeradelako iñori,

 Beraren bidez katez lotuta

 Chit guchi zera agiri.

 

 Chakurcho baten echendiakin

 Oyera zerade juaten,

 Lapur-bildurrik gabetandikan

 Lotan zerade egoten;

 Gabaz negarrik ezdakizu zuk

 Auzokoari ematen,

 Baizikan bear zeradenean

 Lagun diyozu egiten.

 

 Ate ondoko pobre gaisoa,

 Egiyaz kupitzen zaizu,

 Aldezazuken modubarekin

 Ala laguntzen diyozu;

 Iltakoaren oroitza berriz,

 Luzaro gordetzen dezu,

 Bizitza ona eriyotzakin

 Berdin daramakizkizu.

 

 Ez dezulako oitu-eretan

 Beste iñoren antzikan,

 Bizitu zera lege gogorrik

 Bearrik gabetandikan;

 Len eta oraiñ aldendu gabe

 Kristau lege santutikan,

 Euskal-erria bizi zintezke

 Ondra oyezaz pozikan.

 

 Lau gauza dira zerubak zuri

 Guztiz antziña emanak

 Eunkietan egondu dira

 Beti zurekin etzanak;

 Izkribatuta ikusten dira

 Kondairan beren izenak,

 Lorez zu bete izan zaituzte

 Gizonik jakintsuenak.

 

 Lauburugatik munduko jaunak

 Zinduzen ala bigundu,

 Euskeragatik godoen mende

 Etziñaden zu egondu;

 Fedea-gatik Pelayori zuk

 Zeniyon bada lagundu,

 Fueroengatik zure kondaira

 Zenduben lorez apaindu.

 

 Baldin munduban Zerurik bada

 Euskal-erria zu zera,

 Euskal erria etzoazela

 Beste bidetan galtzera;

 Gorderik ondo erlijiyoa,

 Maitatu zazu euskera,

 Sayatu zaitez zure legeak

 Lenbailen billatutzera.

 


inprimatu