inprimatu
Elosegui-ko on Jose jaunari bere dei edo pregoi bakarreko igandean
Izenburua:
Elosegui-ko on Jose jaunari bere dei edo pregoi bakarreko igandean
Sinadura:
Azkarate, Ramos
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Azkarate, Ramos

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1891
Argitalpenaren urtea:
24
Alea:
Orrialdea:
495-496

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Elosegui-ko on Jose jaunari bere dei edo pregoi bakarreko igandean

 

Azkarate, Ramos

 

 Igarondoko chori guziyak

 ¡¡Nola diguten kantatzen!!

 "Gure erriko Erregearen

 Semea dala ezkontzen"

 Oriya deitzen zayon ibayan

 Arrayak dabiltz dantzatzen

 Elosegui-ko Prinzipe aren

 Ezkontza ona gozatzen.

 

 Uzturre gaña Izazkunekiñ

 Eta Urkizu mendiyak,

 San Antoniyoz oroitu eta

 Guziro daude alayak:

 Pozaren pozaz loretu dira

 Beotibar-ko zelayak,

 Bai era ere Laurak-bateko

 Kondaira zoragarriyak.

 

 Zure ezkontza kantatzen daude

 Birigarro ta zozuak....

 Eta ¿nola ez, baldiñ nai badu

 Birjiña Izazkunguak?

 Zure ezkontza zabaltzen dabiltz

 Nun naiko eche-usuak....

 ¿Zergatikan ez, ala nai badu

 Ama doloretakuak?

 

 Zure gloriyaz pozturik daude

 Langille fabrikakuak....

 Atsegiñ degu inbidirikan

 Ez degun Tolosakuak:

 Kontentuz daude errukitsuen

 Eche Santuko gaisuak...

 Gaude gozatzen Euskal-erriko

 Fuerista egiyazkuak.

 

 Eloseguitik, Larrañagatik

 Datozen izar berriyak,

 Izango dira Jaungoikoaren

 Eleizen argigarriyak:

 Dira izango salbatutzeko

 Ibero-tarren mendiyak....

 Izango dira aitaren gisan

 Guzizko maitagarriyak.

 

 ¿Zer kantatutzen ote dizute

 Zure baratzan choriyak?

 ¿Zer kantatu nai ote dizute

 Jauregi' ikusgarriyak?

 Ibillitzeko atz-erriyetan?

 Asetzen zuen begiyak,

 Eta len bait len etorritzeko

 Bertara ezkon berriyak.

 


inprimatu