inprimatu
Churruka biyotz aundiko umant denaren umantari, 1885-garren urtean garagar-
Izenburua:
Churruka biyotz aundiko umant denaren umantari, 1885-garren urtean garagar-
Sinadura:
Azkarate, Ramos
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Azkarate, Ramos

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1885
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
Orrialdea:
171-172

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Churruka biyotz aundiko umant denaren umantari, 1885-garren urtean garagar-illaren 28-an

 

Azcarate, Ramos

 

 Benazko amets eder bat egiñ

 Nuben nik lengo gaubean,

 Nunbait ikusi bear nubela

 Biyotz aundiko Damian;

 Berarengatik arkitzen zaitut

 Jayo ziñaden errian,

 Gloriz betea, onraz jantziya

 Ta gizontasun aundian.

 

 Larogei urte igaro dira

 Gauza guchi gora bera,

 Joan ziñadela zeruen bidez

 Trafalgarreko urera;

 Etsai gogorrak zizuten ekiñ

 Orduban zure gañera,

 Bañan chit ondo josi zenuben

 Nepomuzenon bandera.

 

 Pelean ziñez ari ziñala

 Belauna zizuten autsi,

 ¡Au ezta ezer! segi aurrera

 Egin zenduban irrintzi;

 Etzenduben nai zere ontziya,

 Etsayen mendean utzi,

 Glori aundiyan zure begiyak

 Euskaraz ziñaden ichi.

 

 ¡Ai! ura egun zoragarriya

 Urriyan ogeita bata,

 Zenuben artu zere laguntzat

 Jaungoikoaren letarta; 

 Beragatikan ziñaden egiñ

 Umant danaren umanta,

 Eta nork esan etzeradela

 ¿Illezkor guzien aita?

 

 Arrazoyakin egongo ziran

 Lutero-tarrak negarrez,

 Chapel guziak erantzi eta

 ¡Ai! ¡ai! Churruka, esanez;

 Garai-lariyak berak izanta

 Onrak zuretzat emanez,

 Ikusgarritzat para zinduzten

 Nikolas zanak dionez.

 

 ¿Amaren baten sabeletikan

 Jayo ote da semerik,

 Itsas-lanetan eta letretan,

 Zu baño aundiagorik?

 Pakean ona; gudan gogorra,

 Biyotz bat nobleagorik,

 ¿Izandu alda? ¿izango alda

 Kosme Damian besterik?

 

 ¿Bestela nola Europian ta

 Oro-bat Mundu Berrian,

 Zure izena arkitutzen da

 Gloririk aundienean?

 ¿Bestela nola Ferrolen eta

 Kadiz kortea zanean,

 Zure gloriyak para zituzten

 Itsasoan ta lurrean?

 

 Zenubelako ondo ikasi

 Guraso zarren fedea,

 Kantatu-dute, zabaldu dute

 Kondairak zure gloria.

 ¿Noiz da gertatu? ¿non da arkitzen

 Gizontasun bat obea?

 ¿Nork eman diyo Españiari

 Zuk bezalako onrea?

 

 Onrarengatik igo ziñaden.

 Umant guztiyen gañera,

 Onrarengatik gloriyaz bete

 Zenduban zure euskera;

 Onrarengatik zera etorri

 Gure begien aurrera,

 Onrarengatik beti bizirik

 Munduban arkiko zera.

 

 Motrikoako erri leyala

 Seme aundiak baditu,

 Baña azkena jayotakoak

 Biyotzak mugitu ditu;

 Beraren bidez dizugun zorra

 Dizugu ¡noizbait! pagatu,

 Zure onragan euskaldun danak

 Ditezen alkarganatu.

 


inprimatu