inprimatu
Agur, agur bizkarrondo!
Izenburua:
Agur, agur bizkarrondo!
Sinadura:
Azkarate, Ramos
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Azkarate, Ramos

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1885
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
Orrialdea:
5-6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Agur, agur bizkarrondo!

 

Azcarate, Ramos

 

 Zurekin lotan, zurekin esna,

 Zurekin ¿zergatik nabill?

 Zekizulako itzak neurritzen

 Zuzen, sendo ta biribill;

 Zuregatikan bete biotza

 Zoratu nayean dabill;

 Zurekin naidu aurrera bizi,

 Zurekin nailuke ere ill.

 

 Zure izena etzait kendutzen

 Beñere begietatik,

 Ikusitzen det ezkerretan ta

 Oro bat eskubitatik;

 Irakurtzen det nere atzean,

 Letzen ari naiz aurretik,

 Ez naiz irten ta ez naiz irtengo

 Baratza eder ontatik.

 

 Zure omenak kantatutzeko

 Letartak erregutzen dit,

 Bañan ¿bai-aldet, izango aldet

 Lan ontarako modurik?

 Gañera berriz etzait arkitzen

 Zure doayen laurdenik,

 ¡Ausen da lana! ezin naiz asi,

 Ezin naiz egon isillik.

 

 Sinistazazu, Indalezio,

 Zerala nere maitea,

 Beraren bidea ¿nola nai dezu

 Isillikan egotea?

 Ez egon arren nere buruba

 Jakinduriyaz betea,

 Itz argal oyek aditutzeko

 ¡Arren! alchatu zaitea.

 

 Zure amaren sabeletikan

 Ziñadeneko jayoa,

 Zerorren billa abiatu zan

 Chit zuzen amoriyoa,

 Bai eta ere legundu zizun

 Eztiyarekin aboa,

 Ziñaden chori onena baño

 Kantari ederragoa.

 

 Zu izan arren itzak neurtutzen

 jatorritikan abilla,

 Ez-ziñaden zu arroa izan

 Baizikan guztiz umilla;

 Zure lan onak gordetzen berriz

 Mutu bat bezin isilla,

 Orrengatika millak baterez,

 Batek baliyo du milla,

 

 Amoriyoan gazte denboran

 Pasa zenduban bizitza,

 Amoriyoan egin zenduban

 Zori oneko ezkontza;

 Gogoz maitamen ari ziñala

 Echadiari biyotza,

 Gerta zitzaizun zori gaiztoan

 Negarrezko eriyotza.

 

 ¡Ay! etziñaden bakarrikan il!

 ¡Ill zan! luma bat azkarra,

 Galdu zitzayon amoriyuari

 Giyatzat zeukan izarra;

 Igartu-re zan lore bat berriz

 BOST LLAGA-beziñ ederra,

 Errenkada oyek izkribatutzen

 Egiten dizut negarra.

 

 Amoriyoa etzenduban zuk

 Ez erosi ta ez saldu.

 Baizik zitzaitzun gorputz danean

 Sube bat bezela bildu;

 Beraren bidez iguzu guri

 Euskal-erriyan zabaldu

 ¿Amoriyuak sene oberik

 Izan ta izango aldu?

 

 Zu izanikan amoriyuak

 Pare-gabeko semea,

 Zu izan ziñan itzak neurtutzen

 Zazpi doayen jabea;

 ¿Nola nai dezu, nola liteke,

 Nola gentzake ordea?

 ¿Noren gandikan, nundik nai dezu

 Zure izena galtzea?

 

 Zure izena galdutzen bada,

 Galdu dira naitasunak,

 Galdubak dira gure artean

 Diran anayatasunak;

 Galduko dira emakumeak,

 Galduko gera gizonak,

 Galduko dira Jaun zerukoak

 Para zizkigun gauz onak.

 

 ¿Uste aldezu zure izena

 Arkitzen dala galdura?

 Zure izena ikusten degu

 Lore ederrez beteta;

 Gañera berriz utzi ez dez

 Sugarren batek erreta,

 Urume eta Koncha ederrak

 Erdiyan zauzka gordeta.

 

 Amoriyua erakutsitzen

 Umanta ziñalakuan,

 Amoriyuan izen goyena

 Daukazu Egiputzuan;

 Amoriyuan sartuba zaude

 Betiko gure goguan,

 Eztago dudik amoriyuan

 Gozatzen zaude Zeruan.

 

 Ondo dakizu zu zuri begira

 Daudela gure begiyak,

 Ongi dakizu gaur nola dauden

 Iberotarren mendiyak;

 Ondo dakizu nola dauzkagun

 Chit negar izugarriyak,

 Ongi dakizu gaur zure bear

 Dirala Euskal-erriyak.

 

 Zuk itzegiten dakizulako

 Guztik garbi eta ondo;

 Egin diozu erregu ondo

 Jaungoikoari agudo;

 ¿Ez aldakizu zer moduz bizi

 Izandu giñan lenago?

 Agurtzen zaitut; Indalezio,

 ¡AGUR, AGUR BIZKARRONDO!


inprimatu