inprimatu
Uda
Izenburua:
Uda
Sinadura:
Azaldegi-Elorieta
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Azaldegi-Elorieta

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1911
Argitalpenaren urtea:
25
Alea:
1266.zk.
Orrialdea:
4

Ura

 

Azaldegi-Elorieta

 

 I

 

 Landatua izan bedi demboran egilea.

 Jainko guziz boteretsu eta denen jabea

 Erdia iragaitera dohalarik urthea,

 Uda bat igartzen dauku iguzkaldez bethea.

 

 II

 

 Akhabo, urite luze, eta ur jalgitzeak;

 Udak ekartzen dauzkigu egun batzu hobeak.

 Hortakoz bozkariotan zahar ala gazteak.

 Guzien bihotzak daude zorionez betheak.

 

 III

 

 Nahut ederki dituen aphaintzen primaderak,

 Zelhaiak lehenik ala gero mendi muthurrak;

 Bainan udak ditu bethi aberasten bazterrak.

 Ontharaziz gauza hainitz uztail bero ederrak.

 

 IV

 

 Uztaileko iguzkiak borthizki beroturik,

 Landarek iduri dute daudela lotsaturik;

 Bainan ikhus gero uri, orzantz baten ondotik,

 Pherde eta fresko daude atseginez betherik.

 

 V

 

 Mendichka baten gainetik behatuz zelhaiari.

 Ikusten dira bazterrak begien chorogarri:

 Artho alhorrak pherderik, eta ogiak hori

 Kolore desberdin hortan udak ditu ezarri.

 

 VI

 

 Goizean goiz jaikitzen da udan laboraria

 Lanaren aldean dago argi beha jarria:

 Errepikan gure Aita eta agur Maria,

 Jainko Jaunak benedika dezan egun berria.

 

 VII

 

 Nekheak oro ahantziz lanari zaiku lotzen.

 Hazkurririk hoberena orduan baitu biltzen:

 Ogiak ditu artoski ephaiten eta jotzen

 Arthoak berriz ederki ari zauzku haunditzen.

 

 VIII

 

 Ardiak alharazirik ongi argi hastean.

 Etzanik dago gochoki artzaina itzalean;

 Errepikan kantuz ari aire zahar batean

 Hola du atsegin hartzen uda jiten denean.

 

 IX

 

 Oi uda, zuk emaguzu guzien hazkurria,

 Urteko bertze demboran ama zara jarria;

 Gure beharrak zuk estal eta gu bozkaria,

 Agur, agur zuri denek uda maithagarria.

 


inprimatu