inprimatu
Berbak eta berbak
Izenburua:
Berbak eta berbak
Sinadura:
Aymara, Dionisio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aymara, Dionisio

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2
Orrialdea:
69-70

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Berbak eta berbak

 

Aymara, Dionisio

 

 Paper ganean

 berbak

 eta berbak

 

 Batzuetan urteten dira nire idazkortzetik

 irudipen illunak

 aztutze tantadatsuak lorabegi illak

 gerizetak

 

 Odolak dagoz askotan

 lur pilpiradak

 neure berbaetan

 

 Alan bere

 ba-dakiz gabak zelako abestiak dodazan idazten

 aizearen esku urdiņaren ganean

 gabak entzun egiten dauz nire ainkadak

 zugatz artean ibiltean nire biotz zoramendua

 

 Ispillu batean

 bere aurpegia begiratzen daunak lez

 eta bat-batean aurkitzen bere zadorraren aurrean

 orrelaxe

 ezagututzen naiz neure berbaetan

 

 Betetzen dot neure besoekaz

 izaki bakartiaren neure zarata

 lurtarrez

 otza-lokuan alperrik nun

 goizero asi nai dodan

 bizitza ezbardin bat

 nun alperrik dodan autsa astintzen

 aldiaren

 garai-aurreko autserrea

 gogorik-eza

 ameskizunak

 

 Alperrik

 Alperrik beti nire nai leiatsua

 Paper ganean

 berbak

 eta berbak.

 


inprimatu