inprimatu
Ama euskerak...
Izenburua:
Ama euskerak...
Sinadura:
Ayerdi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ayerdi

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
628.zk.
Orrialdea:
3

Ama euskerak...

 

Ayerdi

 

 Erruki ditut ene umeak

 amarik gabe bai dira;

 berak ordea ama gaxoaz

 errukitzen ez dira.

 

 ¡Erruki ditut! Ni bazterturik

 beste ama bat nai dute;

 iñortxok ere artzen ez ditu,

 ezta iñork ere maite.

 

 Ni ume gabe, naigabez, miñez;

 umeak ere ni gabe

 auldu dira, ta il-zorian

 ¡gaxoak! negarrez daude.

 

 ¡Atozte, umeak! egin zaitezte

 egizko amaren jabe;

 ez bazatozte, ilko zera ta

 ludia... Euskera gabe!!!

 


inprimatu