inprimatu
Txakur "beltxa"
Izenburua:
Txakur "beltxa"
Sinadura:
Ayerbe, Joxe
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ayerbe, Joxe

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
Alea:
423.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Txakur "beltxa"

 

Ayerbe

 

 -1-

 

 Egia esatia

 ez da pekatua,

 daukat aditua,

 txiki-txikia nintzan

 garaiko kontua.

 Gaur ere ez da egongo

 au debekatua,

 ez dezala iñork pentsa

 dala asmatua,

 baizik neure etxean

 bertan gertatua.

 

 -2-

 

 Danok gera gu noski

 gazteak izanak,

 orain ez geranak,

 eta nork ez ditu egin

 orrelako lanak?

 Bein garai bat ezkero

 gertatzen geranak,

 ez dulako barkatzen

 egundo edanak,

 ori badaki ondo

 proatu duanak.

 

 -3-

 

 Beraz bi gazte ziran

 etxetik irtenak,

 jakin nai duanak,

 tabernara bidea

 ondo zekitenak.

 Garaiz gera etxean

 esaten zutenak,

 aurrez artuagatik

 asmorik onenak,

 deskuiduak izaten

 ala dabillenak.

 

 -4-

 

 Berandua dek eta

 guazenbak etxera,

 beintzat altxatzera,

 juateko gauza geran

 proa egitera.

 Ori ordubietan

 gutxi gora-bera,

 pauso bat aurrera ta

 iru zearrera,

 argituko dik zuzen

 juaten ez bagera.

 

 -5-

 

 Amar bat miñutuko

 bidea guzita,

 zuzen ibilita,

 motza luze biurtzen

 zearka asita.

 Jaunak dakin garaian

 etxera iritxita,

 ordurako komeri

 pranko ikusita,

 nun billatzen dituzten

 ateak itxita.

 

 -6-

 

 Oraintxe galdu gaituk

 au dek dezgrazia,

 ola gertatzia,

 atalaiakin zegok

 atea itxia.

 Garai ontan uste dit

 atea jotzia,

 izango dala geure

 buruak galtzia,

 al-dan lekutik obe

 diagu sartzia.

 

 -7-

 

 Txakur «Beltxa» usaika

 berriz barrendikan,

 naiko lo egiñikan,

 sugurra bixtan zula

 ate txulotikan.

 Ezagutu zituan

 aldez aurretikan,

 ez bazeukaten ere

 betiko antzikan,

 itzegitea palta

 baitzun bakarrikan.

 

 -8-

 

 Arrazoi daukak eta

 nola ez dik emango,

 ta lagun egingo,

 baiño nundikan sartu

 pentsazak lenengo.

 Onuzkero ez dituk

 danak lo egongo,

 ateratzen badiau

 zarata geiago,

 otsegin bearrikan

 ez diau izango.

 

 -9-

 

 Berriketak utzita

 seginak atzetik,

 ni noan bidetik,

 denborik galdu gabe

 iñongo aldetik.

 Auxe etorri zaidak

 burura kolpetik,

 austen ez badiagu

 lenago kopetik,

 sartuko gerala errez

 atzeko leiotik.

 

 -10-

 

 Euk naideken lekutik

 naibadek juatia,

 aski esatia,

 ortarako bazeukat

 nik borondatia.

 Besterik izango dek

 ezer egitia,

 zer daukagun naibadek

 garbi esana,

 abildadea baiño

 geiago usua.

 

 -11-

 

 Orain ezin gelditu

 beldurrez atzean,

 umeen antzean,

 ez dek ezer egiten

 saiatu ezean.

 Ikusten dek leioa

 dagola urrean,

 jartzen bagera bata

 besteen gaiñean,

 an nunbait izango dik

 goikoak parean.

 

 -12-

 

 Orduan gaiñekoak

 beardik ariña,

 beardik ariña,

 bietan txikiña,

 gauzak ondo ta azkar

 egiten dakiña.

 Izatez eu aizela

 dek gauza jakiña,

 baiño orain jakiten

 asiko bagiña,

 nork botako otelikek

 pixurik aundiña.

 

 -13-

 

 Ez zekiat zer pixu

 dakaten kilotan,

 esan naita bertan,

 beti bezela niok

 gaur neure ustetan.

 Iretzako geiegi

 noski une ontan,

 arkitzen aizelako

 bearrenen paltan,

 intenzio asko ta

 indarra pikotan.

 

 -14-

 

 Esan bezela jartzen

 asi ziranean,

 ia zuzenean,

 bat bezela bestea

 egon eziñean.

 Azpian indar gutxi

 karga asko gaiñean

 erdi bidera iritxi

 ziran geienean,

 lur jota gelditzeko

 biak azkenean.

 

 -15-

 

 Zergatik ez diagu

 egia aitortzen?

 alkar engañatzen,

 ola ibili gabe

 denbora pasatzen.

 Bear dan lekuraiño

 ez gaituk irixten,

 bixtan dagoen gauza

 ez al-dek ikusten?

 birekin ez gerala

 bat ere osatzen.

 

 -16-

 

 Takur «Beltxa» berriro

 orain kezkatuta,

 ezin ixilduta,

 zaunka egiten zuan

 berea ori duta.

 Jabea berriz jaiki

 zaunkak esnatuta,

 eta bikote ura

 ala billatuta,

 etzabiltzate ola

 aitak aginduta.

 

 -17-

 

 Etzaiteztela jarri

 orain gorri-gorri,

 beidatuz alkarri,

 nik ere bazekiat

 gauza auen berri.

 Eskarmentatutzeko

 onena dek ori,

 gero ibilli gabe

 orren lotsagarri,

 urrengoan goizago

 etxera etorri.

 

 -18-

 

 Sartu ziran orduan

 bear dan lekutik,

 len irtendakotik,

 umill eta serio

 jabeen atzetik.

 Auxe esan bear det

 bukatu aurretik:

 iñork, gaizki pentsatu

 badu aiengatik

 ez dutela alakorik

 geio egin geroztik.

 


inprimatu