inprimatu
Ez dugu etsiko
Izenburua:
Ez dugu etsiko
Sinadura:
Auskalo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Auskalo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1111.zk.
Orrialdea:
47

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ez dugu etsiko

 

Auskalo

 

 Pasaian hil digute

 gure lau gudari

 bizia eman dutenak

 ama Euskadiri.

 Haiek lotu zirela

 gogor borrokari

 emaitza etortzeko

 biharkoan guri.

 

 Bidea ona zenentz

 hau inork ez daki

 borrokan zaila baita

 asmatzen egoki.

 Orain zuek joan zarete

 gu gaude negarti

 baina jarraitzen dugu

 zutikan irmoki.

 

 Kapitalismon kontran

 zuen borroka zen

 zuen gaztetasuna

 herriari eskeintzen

 Saiatu zaretenez

 iraultza indartzen

 hemengoek lana dugu

 borroka bultzatzen.

 

 Bestalde Iparralden

 jarraitzen du GALa

 haiena omen baita

 heriotza legala

 han garbi ikusten da

 Madrilen itzala

 Guk ez dugula etsiko

 jakin dezatela.

 

 Hau gertatuko zenik

 ahal zen espero

 etsaien tamaina

 ezagutUz gero.

 Zeren Madriletikan

 aire dator bero

 eta han agintzen dute

 hamaika borrero.

 

 Batzuei sartu diete

 gezur txit zakarra

 «por la paz» ziotenek

 gaur dakarte gerra;

 Pakea lortuko da

 egiten indarra

 geroan askatzeko

 Euskal Herri zarra.

 

 Agintarien Nahia:

 euskaldunak ito,

 hau erakusten dut

 zuzen eta garbiro.

 Baina Monzonek zionez

 dugu irabaziko

 ta askatasun ordua

 zaigu iritsiko.

 

 Asteazken honetan

 probatu behar gara

 nahi ba dugu eraman

 Euskadi aurrera

 Gipuzkoako jendea

 zu ausarta zara!

 erantzuna ematen

 atera grebara!

 


inprimatu