inprimatu
Pozarren gatortzuz, Ama
Izenburua:
Pozarren gatortzuz, Ama
Sinadura:
Aurre Apraiz, Balendin (Aurraitz)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aurre-Apraiz, Balendin

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
Giza-bizia
Orrialdea:
9-10

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Pozarren gatortzuz, Ama

 

Aurraitz

 

 Karmel'go Ama maitearen

 begi zolien samurpean,

 kristiñauon fedeak

 ba-dau euskarria:

 Larrea'ko praillien

 anaidi argia.

 

 Munduko iskanbilletik landa

 otoitz, berbaldi ta ekintzaz

 belaunik-belaun jabon

 dabez, karmel'darrak,

 gure Erriko ekandu

 eta birtuteak.

 

 Maite dogu Karmel'go Ama,

 mendi-barrengo larre ezean.

 Praille zintzoai esker

 (arbasoakandik)

 eraspen au, gurean,

 ez dago etenik.

 

 Bureskunde-jaiotan, Ama,

 zeugana gatortzuz, pozarren,

 biotzez eskintzera

 maite-burestuna:

 poz, negar ta otoitzez

 egin-antzez-lana.

 

 Zeure mesedeak gogoan

 kantu ta otoitz gatortzuz, ba.

 Mundu gaikoia bego

 lurrera begira.

 Kristiñau-legez guk, nai,

 zeurekin, aurrera.

 

 Zeure kutuna bularrean

 ez gara ezeren be bildur.

 Zuganako jaierak

 Bizkaia'n iraungo:

 Gure bidean, esi,

 etsaiak ezingo.

 

 Zure bureskundea beite

 maitetasun-erakutsia.

 Erregin nai zaitugu,

 arima ta gorputz:

 Aldi naastetsuotan

 zu barik, ume-zurtz.

 

 Agur, ba, Karmel'go Ama on,

 geure poz ta itxaropidea!

 Azkortu Larrea'ko

 prailleen anaidia,

 jarrai daien edatzen,

 zeruen argia.

 


inprimatu