inprimatu
Olerkien sortzea
Izenburua:
Olerkien sortzea
Sinadura:
Aurre Apraiz, Balendin (Aurraitz)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aurre-Apraiz, Balendin

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1
Orrialdea:
102-103

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Olerkien sortzea

 

Aurraitz

 

 Neure olermenaren barru erestsuan

 zapartari yabiltaz beredin itz, aske,

 azalera urten guraz, adimen on-eske,

 neuritzak onduteko gurari bizian.

 

 Itz gardenak yatortaz, oler-eragiņez,

 biozkadaz txukunduz, luma-erpiņera;

 olerkiak ontzeko guztiak ez dira:

 Onenak auta bear ederraren senez.

 

 Egokienak ezar, zentzunez ingira,

 olerkia izan daiten biotz-zirkingarri;

 asaben izkuntzea daiten iraungarri,

 itz gogoz atonduta, on-zaleen gilbera.

 

 Neurtitzen azalean ez dan olerkirik;

 barruko zentzunean aurki bear guna,

 esakeren sentzuan dabillan laztana,

 nabaipenen ariak gozatsu ikuturik.

 

 Izadi-eragiņez sortutako argiz

 ikusmenak barruan eragiten zirkin,

 olermena azkortzeko sakakada atsegin,

 gogaiak sortu-azoz burutapen zoliz.

 

 Itzoen alkartasuna erezi gozatsu,

 neurtitzen mamiņen ezkutuk sorgin.

 Aapaidien barruan pozezko eragin;

 ixilpeko bideetan esakeren zentzu.

 

 Izadiari adi, ederraren senaz,

 biotzaren ariak durundiz, artega;

 itzen zirkiņa egaz, eragozpen baga:

 Benetako olerkiak goi-anotsak daukaz.

 


inprimatu