inprimatu
Negu azkenez
Izenburua:
Negu azkenez
Sinadura:
Aurre Apraiz, Balendin (Aurraitz)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aurre-Apraiz, Balendin

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
3.zk.
Orrialdea:
10

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Negu azkenez

 

Aurraitz

 

 Asi dira landak lorez jazten,

 Ta nire biotza pozkidatzen.

 Lainorik ez du egun ortziak,

 Bare datzaz naastezko oldozkunak.

 Bizitz-lera dabil zorabio,

 Neu ere ari lotu natzaio.

 Gauzetan Jainko-ikutua dakust,

 Izadiak atsona dari truk.

 Eze beeak eta goiak urdin,

 Maitasun bako bizitzik ezin.

 Eguratsez gal zaizkit ardurak.

 Laztan dagist txikitako oroiak.

 Lotsaria al da- gizonarentzat

 Noizik-bein gogoa artzea umetzat?

 


inprimatu