inprimatu
Ardo-kantak
Izenburua:
Ardo-kantak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
5.zk.
Orrialdea:
11

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ardo-kantak

 

 

 I

 

 Ardoa eta gizona dijoaz kantatzera,

 ardan-andere gizena entzule dutela.

 Gizonak galdetzen dio: -"Ona ote zera?"

 -"Bonbillean nago eta, asi zaiz edatera".

 

 Ardoak erantzuten du, pozak zoraturik:

 -"Ezta nigana etorri zu bezelakorik;

 baituran izan naute kortxoz estalirik.

 Zuk askatu nuzu ta ez utzi tantorik".

 

 Ardoa: Klin klin klin zatoz bonbilletik pozez,

 puxkaz naiago zaitut, ez guztia golpez;

 usaiz ona zera ta obea kolorez,

 agoan muxtatzeko barruratu zaitez.

 

 Agoan sartu ezkero, ba-nuan esperantza,

 eztarria dezulako elkorra ta latza;

 ondotxo al nazazu, gozatu al ba'neza;

 negarra eldutakoan, ori dezu poza!

 

 II

 

 Ezkondu nintzanean, biotza berorik,

 andretzat artu nuan obea uste izanik.

 Etxean daukat orain goiz ta arrats alferrik,

 lan bat eragiteko zer esan ez dakit:

 bost iragoten diot nerea dalarik;

 or nabil zarpazarka argal biotzetik.

 

 Josten eta ardatzen etzaku asitzen,

 untzi ta sukalderik eztigu garbitzen.

 Eskurik eztarabil atorra txuritzen,

 aitzurrak zokoeton dirade gelditzen.

 Beartzen geranean auzoa laguntzen,

 or det nunbait andrea kukusoak iltzen.

 

 Ardorikan edaten etzuan lenago,

 ni txurikatu arte zebillela nago.

 Orai edango luke, tonto bat ba'lego,

 egunean, pitxar bat baiņo anitz geiago;

 kalalin-gorri ba'litz, are ta naiago.

 andre ordirik ba'da, nere etxean dago.

 

 III

 

 Ardaotxo baltza, zer dakik ik?

 Larregi edanak ez gauza onik.

 Gizonak iminten dakik ik

 zutunik ibilli eziņik.

 

 Ur zikin orrek, zer diraustak?

 Gizonak ito daroazak.

 Balbeak arabil lankidetzat,

 ur-sapaburuak edaritzat.

 

 Gaberdi ostean beranduan,

 etxea neke andiz jo genduan;

 eskaratz aldean, sutondoan,

 panparreria ba-genduan.

 

 Andrea oiņak eranzten,

 berbako amar erantzuten;

 gizonak deadar andreari:

 "Jagi zaitez edo jagi adi".

 

 Gizona aratuten inguruak,

 nun ete direan akulluak;

 "Amatxo" deadarrez aingeruok,

 aitak jo eztaian, koitaduak.

 

 IV

 

 Dringilin dron gaur gabon,

 sabela betea daukat eta

 besteak or konpan.

 

 Mazkelo bete aza egosi,

 ori zuri ta gorriak;

 bereala iruntsi neutsazan

 azkenengoko orriak.

 

 Iru ortzeko tresnatxo batez,

 morokil-ore bai'litzan,

 ezti-lapiko andisko bati

 barrua uts-uts ein neutsan.

 


inprimatu