In memoriam
Aurraitz
Oar-Arteta'r Jose-Mari abade jaunaren eriotze-gomutaz, bere sendikoeri ta Fernando Aguirre jaunari, zanaren abade lagunari, adiskidetasunez.
Gentza-bidez alai ta apal ziņoazala
uste bako istilluak geratu zinduzan.
Zure ixil aratzaren ezbear itunak.
anotz meaz, tamalek zauritu euskuzan.
Samin geratu ziran eliztarron pozak
-Gogoko zinduguzan!- ta, osasun-eske
Kristoren agerrean, apaiz jauna buru,
eskari sutsuena itxi genduan azke.
Baņa, Jainkok beretzat gura izan zinduzan,
eta udazkeneko gau ixil-ixiltsu batez
erun zinduzan, gure artetik betira,
agurraren samiņa lagarik negarrez.
Eta goizalde baten zidarrak basoen
ereski orlegiak minberatu zitun,
eresi kadenen samurraz tamalen
zauriei malko itunak aterarik bigun.
Kanpai-mintzura itselek goibeldu egutzez
il-otoitz itunak, leun, zerura igon ziran,
eta betiraunaren oskidegaz zure
gomutea betiko gugaz geratu zan.