Amaren gomutaz
Aurre-Apraiz
Burutapen gardenen ego ariņetan
gomuta maitetsuak aurrez datorkidaz,
pozezko zidorretaz, gogo-biozkadaz,
neurekautan diardun oroimen landetan.
Txikitako egunen sen aztueziņa
atsekabe ta pozen, oiartzun zoliaz,
dantzut goiz eta illuntze, aldien bultzadaz
Amagandiko arnas luze-eteneziņa
Sendo ta adorez beti, amaren biotza,
aultzen ikusiarren bere osasuna
Galtzori naiz oztopo beti bere lana
seme-alaben aldez estu zein arantza.
Malkoetan eun neke maitetsuan garbi,
egun larrien bizkar nekatuan, sarri;
umien onerako beti opagarri,
naiz-ta atsekabe aiztoz biotza erdibi.
Guda, zauri espetxe nintzanean nire
nekeen sorbatz zorrotza, zeunkan sastakadaz,
gau t'egun arnasea ebagiten, garratz,
samin-otoitz artean zauriz, baiņa nare.
Zeure altzo gozoan, laztan eta itz kutun,
ezarriko bidea bizitzako sospu,
naiz-eta aize dongeak bideetan istripu,
zuk-emon aolduak zaindu nabe nai-nun.
Maitasun utsarentzat ez daite ordaiņik;
atsekabe naiz pozez beti gogoz, zuzper,
bere kutunen onez iņoz ezin asper:
Amaren maitasunak iņoz be ez nagirik.
Nigaiti izan zenduzan atsekabeen ordain
damuzko malkoetan ustuten naz, makur.
Goiz ta arratsen bakean, otoitzetan samur,
biozkada guztiak zeure oroiz, orain.
Ixil-barruan dodan oroimen sakona
eskintzen dantsut, ama, neure barru-gentzaz
Zeure altzo laztanak ezarri-bideetaz
daurkit zorion eta gogoaren ona.