Alkartu gaitezan
Aurre-apraiz
Ez, ba.
Ez dot gura burrukarik.
Zauritzez daukat soiña,
ta gogoa zauri-gordin.
Ezin, ba, onartu,
geure izatea il dagikean kerarik.
Negarra daukat begietan,
biotzaren barrenetik datorkidan negarrez.
Ez dot nai anaien artean burrukarik.
Alkartu gaitezan zentzunez.
Ez!
Ez dot gura burrukarik.
Bake-egarri dira muiñoak.
Alkartu gaitezan, anaiok,
amil ez gaitezan biotz urriz.
Zauri gordin daukat gogoa,
joandako oiñazeen gomuteaz.
Maitasuna daritz, biotzak:
Bakea nai dau gure Erriak.
Ez!
Ez dot gura burrukarik.
Bake-egarri dira tontorrak.
Bare doa, ibaian, ura,
gentza-eresia dariola...
Bake-kantea dago zugatzetan.
(il beitez gorrotoaren semeak!)
Kristo'ren fedeak,
jaso bedi Euskalerria.
Berbitzu bedi gure endearen
indar barria.
Ixillaren barrenetan
zauriz daukat biotza.
Il beite ikus-eziña,
ta euskaldunen zoritxarra.
Negarra dario nire biotzari,
Maitasunaren sakon-barrendik.
(Ez dot gura anaien artean naster
Gaitezan zentzundun;
dagiogun indar
euskal-senari.
Poza...
Atsegiña...
Atsekabea...
Au gure Erriaren
zoritxarreko oparia!
Naiz-ta urduri,
dagiodan putz,
gaztediari,
eutsi dagion
Euskereari.
Ez!
Ez dot gura burrukarik!
Bake-egarri dira tontorrak.
Ibaia, barriz, kantari.
Gaitezan zintzo.
Ez daigun ito,
geure erruz, gero!
Erriaren askatasun-aro.