inprimatu
Josulagunatzaz zerbait
Izenburua:
Josulagunatzaz zerbait
Sinadura:
Atxubiya
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Atxubiya

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
609.zk.
Orrialdea:
2

Josulagunatzaz zerbait

 

Atxubiya

 

 Josu lagunen alde dijuaz

 gaurko nere olerkiak

 anai-arrebak entzun zazute

 nik gaur dagizkidan deiak

 Belgica aldian negarrez daude

 josulagun gure anaiak

 Loyola berriz lotu ziguten

 etsai maltzurren katiak

 Aita Iņaki'ri otoi dayogun

 irikitzeko atiak.

 

 Belgica aldian arkitzen baira

 josulagunak negarrez

 Azpeiti'n ere etzait iruitzen

 iņor dabillenik parrez

 Oik txiro askoi laguntzen zioten

 saritxo bana emanez

 Ikastolak debalde eta

 jantzi, jan eta eranez

 ortik oldoztu josulagunak

 onak diraden edo ez.

 

 Beti-betiko goguan artu

 bertsolarien esanak

 josulagunak bialdu dizku

 etsai maltzurraren lanak

 Orien aurka jaikitzen dira

 ludiko gizon txar danak

 ezerestu ta zapaldu nairik

 Josu ta Iņaki'ren izenak

 aundi gaiztuak diran tokian

 ordaintzen du txiki onak.

 

 Negargarrizko kontu samiņak

 esaten egin naiz asi

 gaur denborarik ez daukat eta

 nik ezin adierazi

 gure Loyola'k orla egoteik

 apenas zuan merezi

 josulagunak bialdu eta

 txapel okerrak nagusi

 ez gendun uste orlako gauzeik

 biar gendunik ikusi.

 

 Leno Loyola'n ikusten gendun

 zeru baten irudia

 donetasunez betia zegon

 barruan zegon taldia

 alde danetan ikusi oi zan

 garbitasuna ta argia

 Azpeitia'ko txiro danentzat

 jantzi, jan ta eraria

 josulagunak aldendu eta

 sartu ezin bizia.

 

 Sortzez Garbiko Ama maitean

 beatziurrenak ai dia

 anai-arrebak eskatzeizuet

 orlaxe jarraitutzia

 egun abetan eska zayogun

 guk biar degun guzia

 josulagunak ekarri eta

 Euzkadi azkatzia

 gora Jainkua, Aita Iņaki

 eta bere Lagundia.

 


inprimatu