inprimatu
Igesitako igandez
Izenburua:
Igesitako igandez
Sinadura:
Atxubiya
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Atxubiya

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
583.zk.
Orrialdea:
4

Igesitako igandez

 

Atxubiya

 

 Azpeitia'ko abertzaliak

 igandez Oņatz'en ziran

 ezin nezake nik ere ukatu

 abeslaritzan neu nitzan

 Bela beltz eta txori alayak

 burrukan gogor zebiltzan

 gu juan giņan euzkeran alde

 erderak galdu ez gaitzan

 orain abertzale dira guztiak

 lenago iņor etziran.

 

 Oņatz gaņian ikusi nitun

 iru txoritxo abesten

 Euzko-erriko irrintz goxuak

 antxe ziraden agertzen

 Eguzkia berriz mendi artetik

 asia zegon irtetzen

 esan nai nuke euzko-erria

 gogor ari dala esnatzen

 orregatikan anai ta arrebak

 guztiak batu gaitezen.

 

 Oņatz'en aitona zar batek

 egin ziran galderia

 ai zazu gazte abertzaliak

 orretain onak aldia

 erantzun nion bai aitona bai

 lege onekuak dia

 eta berriro galdetu ziran

 ta beste oyek zer dia?

 erantzun nion euzko-odoleko

 erdera zaliak dira.

 

 Egun orretan iru itzlari

 izan giņuzen Oņatz'en

 anai ta arrebak alkarturikan

 sendi bat egin gaitezen.

 Zerbait esaten izandu ziran

 guztiak jakin dezaten

 eta azkenian Euzkadi'n alde

 lan asko egin dezaten

 euzkaldunak Euzkal-erriaren

 abetza izan dezaten.

 

 Elosiagan'e egun orretan

 baziran beste bi izlari

 esaten dutenez itzegin dute

 ederki eta ugari.

 Gauzak ederki sar-eraziaz

 ezer ez dakianari

 ta oso ontzat iritxi zayote

 Elosiaga'tar danari

 gure aldeko geyo badala

 ala esan diete neri.

 

 Dei goxo bat egiten dizuet

 euzko seme guzioiri

 une onetan lagun zayogun

 gure ama Euzkadi'ri

 gure osasun da salbaziyoa

 dalako ori beori

 baldin laguntza ematezpayou

 gure ama Euzkadi'ri

 neuk esango det lendabizitik

 euzkalduna ez dala ori.

 


inprimatu