inprimatu
Baserritarrak alkartu
Izenburua:
Baserritarrak alkartu
Sinadura:
Atxubiya
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Atxubiya

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
599.zk.
Orrialdea:
4

Baserritarrak alkartu

 

Atxubiya

 

 Olerki batzuk abestutzeko

 gaur artu detan aldia

 anai ta arrebai esango dizuet

 nik dakitadan pixkia:

 basarritarrak entzun zazute

 gaur nik egindako deia,

 nik gaur eskatzen dizubetena

 guziok alkartutzia,

 basarritarrok izan dezagun

 gere gauzan jabetzia.

 

 Basarritarrok lurperaturik

 egon gera orain artian

 euskotarraren azkatasuna

 ikusi degun artian.

 Basarritarrak lana eginda,

 agintariak kalian

 naiko zitalkeri egin digute

 oraindañoko artian

 eta aurrera ein ez dezaten

 danok alkartu gaitian.

 

 Basarritarroi areriyoak

 agertzen zaizgu nunaitik

 Udal-erri Aldundi eta

 berdin Jaurlari aldetik

 Zerga edo Kintribuziyoa

 edozer gauz utsagatik

 Isunak berriz nunai eta noiz nai

 edozer uskerigatik,

 ¡Amaika alper elikatzen da

 basarritarran lanagatik!

 

 Basarritarra; dei maitekiro

 eiten dizutet seriyo

 maitetasun bat geure artian

 jartzia arrern propio.

 Basarritarra ez dala ezer

 kakanarru askok dio,

 biar bezela bere izakerai

 ondo beituko balio

 basarritarra ausiko duan

 kaletarrik ez da jaio.

 

 Ezer gaizkirik jarri baizuten

 anai maitiak azketsi

 baña basarritar guztiok

 geure alderdiai eutsi;

 baña kaletar jauntxuen esku

 gure konturik ez utsi

 aurretik labankeri asko ta

 atzetik lagundu gutzi

 gure lanaren bitartez dabiltza

 ogeitatik emeretzri.

 

 Izparringian abesteu ai naiz

 baserritarren aldetik

 bazkun eder bat jarri nai nuke

 gaurko onetan bertatik

 beste guzien gain izateko

 eta indartziagatik

 baserritarrak bere jabetza

 izandu dezan nunaitik.

 Agur guzioi biotz-biotzez

 Atxubiairen partetik.

 


inprimatu