inprimatu
Azpeiti'ko Euzko-jayak
Izenburua:
Azpeiti'ko Euzko-jayak
Sinadura:
Atxubiya
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Atxubiya

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
581.zk.
Orrialdea:
1

Azpeiti'ko Euzko-jayak

 

Atxubiya

 

 Olerki batzuk abestutzera

 gaurko ontan naute jarri

 deitutzen diet gizon da andra

 neskatx eta mutillari

 abertzale ta mendigoizale

 itz baten euskaldunari,

 Azpeitia'n itzaldi on bat

 igandian dute jarri

 anai ta arrebak al badezute

 guzti guztiyok etorri.

 

 Goizian degu Jaun artzia ta

 geroztik meza nagusia

 dantzari txikiz igaroko deu

 bazkal aurreko aldia.

 Zuazti baten emangoigute

 guziontzat bazkaria

 bazkal onduan partidua ta

 izlari onan itzaldia

 egun orretan ospatu zagun

 Aita Iņaki'n erria.

 

 Azpeiti ontan sei bat izlari

 etorritzekuak dire

 esango dizutet egia garbi

 oso izlari onak dire

 nere olerkiz zein diran ere

 danak azalduko dire

 Ernandorena ta Arantzadi

 Urtzelai ta Errenderi ere

 Leizaola ta guzien buru

 Don Jose Antonio Agirre.

 

 Egun orretan etorritzeko

 badira egoki aldiak

 berebil, bultzi, kotxe ta karro

 txirringutz eta gurdiak.

 Oņez ere asko etorriko dira

 neskatx eta mutil gaztiak

 ezagutuaz geuriak dirala

 euzko mendi ta zelaiak

 orregatikan ots egin biar det

 Gora gure abertzaliak.

 

 Garagarrilla'ren amabian

 egun on bat dute jarri

 onespen on bat ematearren

 euzkotar ikurriņari

 deitzen dizuet erri ta erbeste

 kale ta basarriari

 neskatx ta mutil, zar eta gazte

 aberats da txiruari

 al badezute egun orretan

 Azpeiti'ra etorri.

 


inprimatu