inprimatu
Udaberriya
Izenburua:
Udaberriya
Sinadura:
Atxoborro
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Atxoborro

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1909
Argitalpenaren urtea:
23
Alea:
1160.zk.
Orrialdea:
2

Udaberriya

 

Atxoborro

 

 1

 

 Agitz goiz ernaturik goan naiz leyora,

 Nere biyotz osuaz agur egitera

 UDABERRIYA ri.

 

 2

 

 Bi begiyuk zuzendu nituen zerura,

 Antxe zeuden ixillik lurrera begira

 Yaunaren izarrak.

 

 3

 

 Goizeko izarra asi zen argyez gutitzen,

 Ta orok era untaz diyote yarraitzen

 Banaka-banaka.

 

 4

 

 Goi-zeru ederra urdiñez da yantzi,

 Bere baitan artzeko eldu zen eguzki

 Distiatzallia.

 

 5

 

 Sortaldian urratzen asi da eguna.

 ¡Zein pollita zatzaidan dakaren yanzkiya

 Zuri-gorrizkua!

 

 6

 

 Aldapa-gora digan urrezko gurdiyan

 Eguzki beribilla su eta garretan

 Guziya ipiñirik,

 

 7

 

 Eguzkiyak buruan yo ninyuenian

 Belaunikatu nintzen Yaunaren aintziñan

 Apalki niyola;

 

 8

 

 ¡Eskarrak, ene Yauna, biyotz-biyotzetik

 Bulkatzen duzulako zauden bakaulkitik

 Eguzki berua!

 

 9

 

 ¡Eskarrak baita ere eutsi nauzulako

 Gaurko UDABERRI au neukan ikusteko

 Naya brteraño!!!

 

 10

 

 ¡UDARERRIYA'n gaude!!! Ama, UDABERRIYA!

 Yaiki zaitezte denak! Una UDABERRIYA!

 Gora Yaungoikua!!!!!!

 

 11

 

 Egu-aldian bizi zeraten toriyak!

 Atozte guretara, gure etxe-aldiak

 Pozez betetzera!

 

 12

 

 Lur'azpiyan gorderik zaudeten aziyak;

 UDABERRIYA'n gaude! lertu, ba pikorrak,

 Sortu, ernai zaizte!

 

 13

 

 Landare ill-antzekuak; osto-arua da!

 Eratu, ba, ostuak; loriak atera!

 UDABERRIYA!

 

 ................................

 

 Ama Euskal-Erriya, neguan zaudena!...

 Noiz, sortuko ote zaigu zure UDARERRIYA

 Ai Ama gaxua!

 


inprimatu