Mirentxu
Elorri
Begira or seaskan
Dagon aurtxoari.
Loretegi bateko
Lilia dirudi.
Oyal txuri-goxoaz
Dago estalia
Bakarrik agiri du
Matrailtxo txuria.
Amak abestu dio
Oi dun olerkia.
¿Ta aurrak zer egin du?
Itxi du begia.
Ezpaintxotik dario
Irri-par eztia
Lolo ote dago ba?
Ez da ori egia.
Aurtxoa ez dago lo
Juan da donokira
An lagun gotzontxoak
Zai zeuzkan tokira
Antxen danak batera
Jolasten bai dira.
Ta amaitu danean
Jolas-aldia
Aurtxoak iriki du
Ludian begia.
Amari entzun diot:
Esna zait 1o-lo neukan
Lilitxo txuria.
|