inprimatu
Nafarroa
Izenburua:
Nafarroa
Sinadura:
Atallo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Atallo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
752.zk.
Orrialdea:
40

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nafarroa

 

Atallo

 

 1.

 

 Betiko isilduz joan berria zen

 neguaren oihartzuna,

 udaberriko argi izpiak

 garaitu zuten iluna.

 Zorionekoa Nafarroa herri

 jeiki zitzaigun eguna

 gu euskaldunoi eguzkia eta

 beroa ekarri ziguna!

 

 2.

 

 Goizean goiz naiz itzarri,

 lur batasuna uztarri,

 osotasuna egarri.

 Nahiz etsaiek berritan ito

 urratu hainbat udeberri,

 euskara izanik lokarri,

 eskua emenez elkarri,

 izango gara Euskal Herri.

 

 3.

 

 Egunsentiko amets beroa

 eta akatsik gabea,

 etorkizuna argitzen duen

 hainbat izarren gabea,

 lehendabiziko Euskal Herria

 arrotu zuen gabea,

 haren ondoren zetorrenaren

 oinarri eta habea.

 

 4.

 

 Ardo gozoa ez baita sortzen

 usteltzeko upeletan,

 eguzkia era ezkutatzeko

 haitzulotako itzaletan,

 Nafarroaren besoak ziren

 luzatu bere ahaletan,

 Euskal Herria besarkatzeko

 nahiaren hegaletan.

 

 5.

 

 Ametsaren izar zuri,

 zu zaitudala gidari,

 ene Erregek zaindari,

 ekin natzaio ditudan muga

 zaharrak zabaltzeari,

 naizena sendotzeari,

 garena finkatzeari,

 geroaren aintzindari.

 

 6.

 

 Euskal Herriak zeru gainean

 ba du keinuka izarra,

 beti aurpegi dirdiratsuez

 nahiz eta izan zaharra,

 erakutsiaz etenik gabe

 batasunaren iparra,

 oihukatzen du kateak eta

 mugak apurtu beharra.

 

 7.

 

 Nafarroaren besoak ziren

 urrutiraino iritsi,

 gero ordea lege besatiz

 beso motza zuten utzi.

 Berdin gertatu zaigu gaurdaino,

 hala gertatuko etzi?

 arrain handiak beti ohi du

 lagun tikia irentsi.

 

 8.

 

 Hauzokoak dira batu,

 kideak dituzte elkartu,

 arrotzak berenganatu,

 euskal herrioi gu izateko

 eskubidea ukatu,

 gaituzte mugaz hondatu,

 bi aldetera banatu,

 ezpataz sakabanatu.

 

 9.

 

 Udaberriko goiz eder batez

 neskatxa izaten hasia,

 bere baitan zeramala gero

 ama bihurtzeko hazia.

 Hainbat alditan amestutako

 etorkizun berezia,

 esku gaiztoek baste hainbatetan

 zapuztu eta nahasia.

 

 10.

 

 Nola neguak udazkeneren

 arnas hestu eta larria,

 ito beharrez eraso zuten

 Nafarroako herria.

 Dohakabea sabel heldua

 antzutzera etorria,

 udaberriko ametsa uxatu

 zuen gauaren gorria!

 

 11.

 

 Gure izate gaixoa,

 hainbat aldiz erasoa,

 piztia askoren besoa!

 Zatoz gugana zorioneko

 bake onaren usoa,

 urrun gauaren besoa

 dasta dezagun gozoa

 eta askatasun osoa.

 

 12.

 

 Negu luzean egina dugu

 mila negar eta otoitz:

 zenbat urtetan neke minetan

 gure udaberria noiz?

 Libre itzarriko gara baturik

 egun berriz goizaren goiz,

 haize iheskorra inork ez baitu

 preso harrapatu inoiz.

 


inprimatu