inprimatu
Garagartzako sakristauari omenaldia
Izenburua:
Garagartzako sakristauari omenaldia
Sinadura:
Asubero
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Asubero

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
181.zk.
Orrialdea:
14

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Garagartzako sakristauari omenaldia

 

Asubero

 

 Uztaillaren ogei ta laua,

 Egun gogoangarria;

 Garagartzako lagun taldeak

 Zuretzat omenaldia.

 Mutikotatik asita zera

 Auzoko mandataria.

 Amaika bide astindu dezu

 Eleiz dorreko kanpaia.

 

 Ainbat urtean eleiz ortako

 Eginkizunak bete ditu.

 Gaur urte asko dauzka berekin,

 Irurogei ta amairu,

 Ta garagartzarrak beste iņor baņo

 Biotzez maiteago du.

 Urte askoan gure artean

 Zu Balentin Bidaburu.

 

 Ain da zuzena eta umilla,

 Egizko eleiz gizona.

 Mendigoizaleak ezkil otsetan

 Alaitu izan dituna;

 Neroni ere berari entzuten

 Ez naiz asarre egona.

 Buru-belarri dabil lanean

 Bi eskuekin batera;

 Gizon bakarrak musika oberik

 Ezin lezake atera.

 


inprimatu