inprimatu
Atletik txapeldun
Izenburua:
Atletik txapeldun
Sinadura:
Arzallus, Jesus M.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arzallus, Jesus M

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1015.zk.
Orrialdea:
39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Atletik txapeldun

 

Arzallus, Jesus M.

 

 Zorionez eman dit

 bertsotan hastetik

 berri onak bai datoz

 futbolan atetik

 usai bagenduen

 joan dan astetik

 berriz ere txapeldun

 gendula ATLETIK.

 

 Madril da Barcelonak

 naiz ez hori uste

 harrobi euskaldunak

 zenbat buru hauste

 txapelik gabe utzi

 behar bagaituzte

 Brasileino guztiak

 beharko dituzte.

 

 Munduko honenakin

 dabiltza nahasi

 baina ligarik ezin

 Madrilen itsasi

 arrokerian berriz

 ez ditezen hasi

 lezioa hor dago

 nahi dunak ikasi.

 

 Gauz asko pentsatzera

 ditugu behartu

 baina itxura danez

 ez dira ohartu

 ate zainik onenak

 hemendikan hartu

 ala ere golikan

 guri ezin sartu,

 

 Hamaikako onena

 zan madrilatarrena

 txilibitu ta guzti

 hamabigarrena

 ezin sinetsiz nago

 nola gu aurrena

 liga behintzat zihur da

 kopa duk urrena.

 

 Inola ezin aipa

 denen zerrenda nik

 hukatze ez badute

 nere ahal danik

 Argote pasa eta

 rematea Danik

 ez dut uste puntero

 oberikan danik.

 

 Garbi dago indarrez

 etzaudela antzu

 ostikoa zorrotza

 buruz ere altsu

 beti nola zabiltzan

 lehen ileran zu

 bi gol hoiegatikan

 aupa Lizerantzu.

 

 Camerundar Enkono

 beltzaren sarian

 bi gol penaltitikan

 sartuak Sarrian

 Joanito han zebilen

 jenio txarrian

 sartu adi torero

 Malaga aldian.

 

 Kontratu berririkan

 ez egin Mezgozi

 Stilike salduta

 Sokrates erosi

 salgai omen daukate

 Italian Rosi

 odola freskatzeko

 asunak egosi.

 

 Bi talde erraldoiak

 doaz ankaz gora

 Kruifen garai onak

 datozkit gogora

 Maradona ta Txuster

 bikote gogorra

 obe duk bidaltzea

 Videlan ondora.

 


inprimatu