inprimatu
Indar gaiztoak
Izenburua:
Indar gaiztoak
Sinadura:
Arzallus
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arzallus

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1118.zk.
Orrialdea:
47

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Indar gaiztoak

 

Arzallus

 

 Indar gaiztoak hartu

 milaka adore

 gaur bezala zitalak

 ziraden len ere

 hitzean fin izanda

 herrian traidore

 ta jarraituko dute

 faltso ta dotore.

 

 Hogeigarren gizaldi

 da bi mila urte

 indar asko dutenak

 gizadiai kalte

 dirua dan tokian

 hartzen dute parte

 konzientzi astunak

 axolik ez bate.

 

 Indar gaiztoa nondik

 zaigu etorria

 asko zikindu digu

 gure jatorria

 behea zapaltzea

 da negargarria

 horregatik sufritzen

 bizi da herria.

 

 Egurrakin egiten

 den arte justizi

 hemengo jauntxo eta

 dabiltzan polizi

 gu baztarrera bota

 berak nahi bizi

 euskaldunen lurrean

 gu fiera lenbizi.

 

 Gaur azkar bukatzen da

 emandako hitza

 egun batean pozik

 bestean ekaitza

 indar gaizto guztia

 gauz ona balitza

 gozatuko genduke

 munduko bizitza.

 

 Askok ez dute lantzen

 Euskaldun jardinik

 indar gaiztoko zenbat

 euskeraz dakinik

 beren interes asko

 taldeko ekinik

 horrela gaur Euskadin

 ez da zer ekinik.

 

 Indar haundiak nola

 leike apaltzea

 galdu du kale mendi

 herri ta etxea

 azpikeriaz beti

 faltso jokatzea

 ta munduan aurrean

 arro azaltzea.

 

 Indar haundiko asko

 ez dira prestuak

 berak dituzten erdiak

 besterik ohostuak

 behartsu eta haundi

 ez fiera justuak

 Euskaldunen izena

 asko narrastuak.

 


inprimatu