inprimatu
Igeldoko menditik, errege ta bere amari
Izenburua:
Igeldoko menditik, errege ta bere amari
Sinadura:
Arzak, Antonio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arzak, Antonio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
21
Alea:
Orrialdea:
97-99

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Igeldoko menditik, errege ta bere amari

 

Arzac, Antonio

 

 Mendiyan arkitzen naiz,

 Mendiko semia;

 Eguzkia sarturik,

 Dator illargia,

 Zerua jazten dago

 Soñ dizdizaria,

 Dena da isilltasuna,

 Guztia pakia,

 ¡Zer ederra dan gaba!

 ¡Zer zoragarria!

 An, Kantauriko perla,

 Donosti gaztia,

 Festaz eta musikaz

 Bildurik jendia;

 Emen... au da musika

 ¡O bakardadia!...

 Illun-illun basoa,

 Itzal baserria;

 Mendiyak inguratzen

 Laño maindiria,

 Otadia mugitzen

 Ifar aize mia,

 Urruti-urrutitik

 Beien zinzerria,

 Noizian beiñ entzunik

 Morroi-irrintzia,

 Chakur chikiak saunkaz

 Zaitzen ataria,

 Erreka bat kantari

 Or, erdi gordia,

 Lotan, kolerik gabe,

 Itsaso geldia,

 Soseguz arturikan

 Bagaz asnasia,

 Eta guztien gañez,

 Konsolagarria,

 Mendiko tontorrean

 Gurutze maitia!

 

 ***

 

 Ta Egillearekiñ

 Jarririk izketan

 Diot: ¡O zenbat gauza,

 Nere egunetan,

 Gerta diran emengo

 Mendi laztanetan!

 Atzo: gerra, odola,

 Pena biotzetan,

 Kezka eta negarra

 Famili danetan,

 Ikara eta bala

 Kanpo-zelaietan,

 Arto, garien ordez

 Aranza lurretan,

 Malkoa! zenbait amen

 Begi tristeetan

 Semeak ikusirik

 Illak bazterretan

 Edo zanko-besomotz

 Eritegietan!

 ¡O!... eziñ det pensatu

 Denbora aietan..

 ¡Arratsain! ¡Mendizorrotz!...

 Gaur, ordu abetan,

 ¡Zeñen gozoro dauden

 Zuen kolkoetan

 Lo-lo! gure aurchoak

 Beren seasketan!

 Utzi ibai! dabiltzala

 Goso! ametsetan,

 Far-irria jaiorik

 Samur! ezpañetan;

 Ta ez bitez esnatu,

 Gero, anaietan,

 Odola isurtzekotz

 Euskal-mendiyetan!

 

 ***

 

 ¡Ara, Ayeten ere

 Beste aurcho bat lo,

 Zeiña, Probidentziaz,

 Umezurtz zan jaio!

 Bere pensamentuak

 Lurra ez du gogo,

 ¡Geiago da aingerua

 Erregea baño!

 ¡Nork daki, inozenzia

 Izanikan ego,

 Lotan Zeruetara

 Ez ote dan igo,

 Eta ¡an! bere aita

 Laztandu ta gero

 ¡Amacho poztutzeko

 Esnatzen berriro!

 

 ***

 

 Ta gaba badijoa...

 Ta egun berria

 Badator geldi... geldi...

 Poz-penan betia.

 Alderatzen ari da

 Ia goizsentia,

 Baña, artu baño len

 Echeko bidia,

 Noan adoratzera

 Arri-gurutzia

 Esanaz: ¡nere Jesús!

 Bakarrik aundia!

 Izan zazu denontzat

 Miserikordia!

 Bedeinka Españia

 Ta Euskal-erria!

 Bedeinka Erregiña

 Eta Erregia!

 Amak erakutsirik

 Aur maitagarria

 -¡Jaungoikoa!-goizero

 Esaten asia.

 


inprimatu