¡Ez penatu!
Arzac, Antonio
¡O Jauna! Aurten udaberrian
Eziñ zabaldukoda lore bat
¡Andaluzian!
Baña malko bat ikusitzian
Biotz guztiak zabaldzen dira
¡Euskal-errian!
Puskatu bedi lurra azpian
Landarecho bat gelditu gabe
Mundu guztian.
¡An! Kristau-sarjiñ choragarrian
Beti anima loratuko da
¡Karidadian!