inprimatu
Adoro te devote (Agur Jainko ezkutua)
Izenburua:
Adoro te devote (Agur Jainko ezkutua)
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Urtsuia)
Egilea(k):
Urtsuia

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
150.zk.
Orrialdea:
89

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Adoro te devote

 

 

 Agur, agur Jainko ezkutatua,

 Ardo-ogi antzpean or altxatua:

 Zure-zurea da nere biotza.

 Zu gogoratzeaz txoratzen da-ta.

 

 (DENAK)

 

 ­Gora Jesus! Artzaitxo gurea:

 Bizkortu guri fedea

 Arren iguzu. Amen.

 

 Zentzuak aditu ezin zaituzte

 Baņan entzute utsak siņets diteke:

 Sinesten det Kristok esan guzia.

 Ezin utsegiņa bai ta aren itza.

 

 ­Gora Jesus! Artzaitxo gurea... etc.

 

 ­Gurutzan gorde zan Jainkotasuna,

 Emen bai ta ere Gizatasuna:

 Alere nik biok ditut aitortzen

 Ta lapur onaren eskea egiten.

 

 ­Gora,Jesus Artzaitxo gurea... etc.

 

 Zauririk, Tomak lez, ikusten ez tut,

 Ta alere Jainkozko aitortzen zaitut.

 In dazu nik beti Zu sinistea.

 Zugan ustea izan, zu maitatzea.

 

 ­Gora Jesus! Artzaitxo gurea... etc.

 

 Jaunaren eriotz-oroikarria.

 Bizia demazun Ogi bizia:

 Zutzaz bizi bedi nere gozoa

 izan zakizkio ezti gozoa.

 

 ­Gora,Jesus! Artzaitxo gurea.. etc.

 

 Jesus biotz bera, oi! errukitu.

 Ta zure odolaz garbi nazazu:

 Tanta bat aski da, ixuri zazu,

 Ta gure kutsuak txautuko ditu.

 

 ­Gora,Jesus! Artzaitxo gurea... etc.

 

 Orain estalia or zauden, Jauna,

 

 ­Arren gerta betik opa dedana.

 Zeruan aurrez-aur zu ikustea,

 Zure edertasunaz pozkidatzea.

 

 ­Gora Jesus! Artzaitxo gurea.. etc.

 


inprimatu