Aranzazu-ko Ama laztana, atoz gugana!
Arzac, Antonio
Eri dagoen baten gela tristean
Arrats-luzean jan... isiltasunean!
Argi chiki bat doi-doi dago pisturik
Bere errañuz zure ichura inguraturik.
Ala berean ¡Ama! nik, euskalduna,
Ikustendet gaur zure Aranz kutuna
Mendi tartetik nere Euskal-lurrean
Illargia gaubean ateratzean.
-¡Sendanazazu, arren!-dio eriak
-¡Salbanazazu!-eta... bere arpegiak
Billatzendu zurea ¡Ama laztana!
Au da nere esana ¡O Erregiña!
Ta ezpagera Zu koroitzeko diña
Barkaturikan ¡igo! ¡igo zugana!