Animen egunean gure gurasoai
Arzac, Antonio
Zuen odola degu , zuen umeak,
Etzaituztegu aztu ¡aiton maiteak!
Mundutik joan zaitzkigu zuen legeak
Bañan echeak,
Daukazkigu aetaz bete-beteak,
¡Aiton maiteak!
Ez ditugu galduko zuen legeak...!
Zaudete orain gozoro, glori onean,
Argituaz gu ondo gure nekean ,
Illun dago guretzat gaurko gaubean
Gure lurrean ,
Arren eman izar bat gure bidean,
-Ara non dagon:
"Piztuzazute ¡Ama! denen artean."