inprimatu
Ama triste bati
Izenburua:
Ama triste bati
Sinadura:
Arzak, Antonio (A., A. A.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arzak, Antonio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1884
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
Orrialdea:
479

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ama triste bati

 

Arzac, Antonio

 

 ¿Zergatik negar egiten dozu

 Arri otz orren gañean?...

 ¿Eztezu ikusten farrez semea

 Zerura begiratzean?

 ¡O zeñ churia agertutzendan

 Birjiñaren magalean!

 ¡Zenen poztiya zure otoitzak

 Eskeñitzen dizkanean!

 Zizpurucho bat bialdzendizu

 Laztan bat eman naiean,

 Eta laztan au emangodizu

 ¡Ara!... joaten zeranean.

 Ta bitartean, ama tristea,

 Bakar bazaude lurrean,

 ¡Negar ez egin! ¡zure kutuna

 Dago Zeru kutunean!

 


inprimatu