inprimatu
Ama baten argia (Amalauduna)
Izenburua:
Ama baten argia (Amalauduna)
Sinadura:
Arzak, Antonio (A., A. A.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arzak, Antonio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1883
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
Orrialdea:
525

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ama baten argia

 

Arzac, Antonio

 

 Ez da Eguzkia, ez ere Illargia,

 Da aurraren anima dizdizaria;

 Zerutik etorria ara dijoa

 Ega choragarrian ¡aingeruchoa!...

 ¿Negar egiten dezu ama tristea?

 Chukazazu agudo ¡poztuzaitea!

 ¡Bakar, seaska otza, besoak utsik,

 Begirazazu an gora emen lurretik!

 ¿Ez dezu an ikusten Jauna adoratzen,

 Jesusekin jostatzen, eta eskatzen

 Zuretzat zoriona beti betiko?

 ¡O ama, ama! ¿Zer dezu malko ori?

 Argi egiten duen ur tanto, ori?

 -Semearen laztan bat, ¡ez det naiko!-

 


inprimatu