inprimatu
Denboraren tanpadak gelditu zaizkion bihotzari
Izenburua:
Denboraren tanpadak gelditu zaizkion bihotzari
Sinadura:
Artze, Jose Antonio (Arze, Hartzabal, Arzabal)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artze, JosAnton

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
318.zk.
Orrialdea:
7

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Denboraren tanpadak gelditu zaizkion bihotzari

 

Harzabal

 

 esan zidaten behin

 gure arbasoen legeak

 gure lege zaharrak

 ez nituala maite.

 

 esan zidaten

 inpernuaz ahaztua nengoela

 bere aginduak bazterturik neuzkala

 hots, ez nintzela gehiago euskaldun fededun.

 

 Santimamiņeko aita ehiztariari,

 hauzoko anaia langilleari

 diotan maitetasuna,

 ezdu sortaldeko haizeak itzali,

 ez eta Libanoko izaiak ere zapuztu.

 

 horregatik

 

 nere heriotzaren,

 itxaro duten gure herriaren,

 gure hizkuntzaren hilletan,

 hortzak kendu,

 gau-mahaitxoan utzi

 eta gal gal gal algaraz

 akelarrean

 par egiten dut.

 

 neri zait,

 haiek ziotena,

 berak egin gabe utzitakoa dala,

 berak esan gabe utzia

 nik esatekotan dagoala.

 

 eta nik diot,

 berak baiņo lege zaharragoak maite ditualako,

 gaurko gogo jatorragoak gurtzen ditualako,

 Aitoren semeago naizela.

 


inprimatu