inprimatu
[Koplak]
Izenburua:
[Koplak]
Sinadura:
Artzaina, Manex
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artzaina, Manex

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1907
Argitalpenaren urtea:
[21]
Alea:
26.zk.
Orrialdea:
4

Manechen koplak

 

Manech artzaina

 

 1

 

 Norte Amerikako eskualde batean

 Mendiz-mendi nabila arthalden artean.

 Martcho ilhabetheko gauaren minean

 Aphur bat gelditzen naiz Dasertu batean.

 

 2

 

 Izarrek zerutikan dute distiratzen,

 Mendi gora orotan elhurrak churitzen,

 Zerbitzu hoberena zerk dautan bihurtzen

 Eskual-aire gozoan hasten naiz khantatzen.

 

 3

 

 Hartz-lehoinek bakharrik bainaute entzuten

 Beren orro saminez dautet ihardesten;

 Iduriz, oihartzunek harrokak airatzen,

 Bainan horien gatik ez naiz ikharatzen.

 

 4

 

 Deusik hurbiltzen bazaut gaizki egiteko

 Lagun bat ona badut eskuan hartzeko

 «Eskualdun-Makhila» neure zerbitzuko,

 Ni chutik nabilano, hau ez dut utziko.

 

 5

 

 Indio, Chino, Moro, badire bakharrak!

 Salbaiez betherikan hemengo bazterrak.

 Haukien aire eta behatze samurrak,

 Laster, eztitzen ditu makhilen beldurrak.

 

 6

 

 Makhila eder hori Mendian ibiliz

 Arrotz batzuek dautet behatu bortz aldiz;

 Elgarri ziotela yelosia haundiz:

 «Ebats nirok bi sosen, itzalean baliz».

 

 7

 

 Segi hadi neyekin, Makhila maitea,

 Estimagarri zautak hire ohorea:

 Ai! hitaz gabetzeko banu nik zorthea,

 Nola segi nezake ene Arthaldea?

 

 8

 

 Oihan beltzetan barna ibilia gatik,

 Ez duket zeren izan otsoen beldurrik;

 Makhilattoa gora altchatzen badut nik,

 Oro, urruntzen dire, zangoak arinik.

 

 9

 

 Chori batek daut erran: «Eskual-herrietan,

 «Makhilak dagotzila presondegietan;

 «Arrotzek, Eskualduner, khendu eskutikan,

 «Ber-hetaz zafratzeko nahikarietan».

 

 10

 

 Behin khenduagatik berriz egiteko,

 Ez dukete kreditik lan horri lotzeko;

 Milaka baditugu berriak hartzeko:

 Gure ontasun eta Elizen zaintzeko.

 

 11

 

 Bertzeren trufa gaichto eta maleziak,

 Ezagutzentu orai, Eskualdun guziak.

 Makhilez, ditzagula berri yustiziak:

 Arrotzer eginaraz kamporat yauziak.

 

 12

 

 Eskual-herritik kampo, Eskualduna frango,

 Bagirare zuekin, hor, bat egiteko.

 Dezagun bethi, elgar susta eta bero,

 Jainko onak adituz, orai eta gero.

 


inprimatu