inprimatu
Aphez-gaieri
Izenburua:
Aphez-gaieri
Sinadura:
Artzaina, Manex
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artzaina, Manex

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
1131.zk.
Orrialdea:
2

Aphez-gaieri

 

Mañech artzaina

 

 1

 

 Haur gaztea

 Norat zoaza bide hortaz

 Haur gaztea?

 Nahi duzu Apheztea;

 Izpirituaz argiturik,

 Amodioaz su-harturik,

 Haur gaztea.

 

 2

 

 Dohatsua

 Hel-bazinte zure chedera

 Dohatsua!

 Azkar bedi zure sua!!

 Gal bidetik zare athera

 Semenario batetara

 Dohatsua.

 

 3

 

 Bethi lana

 Behar duzu hemen maithatu

 Bethi lana;

 Sari ona dakharrena.

 Gorphutzeko indarren baino

 Izpirituaz gehiago

 Bethi lana.

 

 4

 

 Mundu petik

 Lagun batzu zuri oihuka

 Mundu petik:

 «Haugi gure ganat hortik!»

 Orduan hetaz orhoitzean,

 Gudu bat hasten bihotzean

 Mundu petik.

 

 5

 

 Munduari

 Beba bat emaiten diozu

 Munduari;

 Haren ondorioari;

 Bainan ez diozu khausitzen

 Auhen min eta pena baizen

 Munduari.

 

 6

 

 Ordutikan

 Mundua arbuiatzen duzu

 Ordutikan;

 Sendimendu bizietan.

 Nahi duzu zure bihotzez

 Jabetu zeruko dohainez

 Ordutikan.

 

 7

 

 Oi! Ordena:

 Karguetan den handiena

 Oi! Ordena:

 Jesus-Krichtoren Ordaina:

 Memento baten pairamena,

 Gero betiriko zoriona!

 Oi! Ordena!!


inprimatu