inprimatu
(Bertso berriak gure mixioari jarriak)
Izenburua:
(Bertso berriak gure mixioari jarriak)
Sinadura:
Artzaia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artzaia

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
28
Alea:
147.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


(Bertso berriak gure mixioari jarriak)

 

Artzaia

 

 1

 

 Milla bederatzi-eun gaņera

 Irurogei-ta-bostian,

 Mixio eder bat izandu degu

 Donamari-ko errian;

 Zeru-egunak izan ditugu

 Lenengo illabetian,

 Lore oroipena gordeko degu

 Bizi geraden artean.

 

 2

 

 Bost auzo ditu Donamariak,

 Bostak Jaungoiko zaliak:

 Ola, Uxrre, Artze, Igurin,

 T'Azkarraga-ko jendiak:

 Mixiolariak danoi dizkigu

 Eman itzaldi argiak,

 Benetan zintzo gorde ditzigun

 jaungoikoaren Legiak.

 

 3

 

 Su-ta-garretan mixiolari bat

 Etorri zaigu, txit ona,

 Zubiaga-tar Mikel-Mari du

 Jaun maite orrek izena;

 Nik nola esan gure artean

 Berak egin duen lana?

 Zeruko Aitak emango dio

 Sari irabazi duena.

 

 4

 

 Argitasunaz burua eta

 Goi-maitasunaz biotza,

 Bete gaitzazu, Gogo Deun orrek

 Dizugu egiten otoitza:

 Zu gabe gugan besterik ez da

 Illunpe eta izotza,

 Zu zera gure pake iturri

 Barkapen, indar, bizitza.

 

 5

 

 Ederki asko zabaldu digu

 Jaungoikoaren dotriņa,

 Bere esanak betetzearren

 Egin zagun alegiņa;

 Orretarako lagun zaiguzu

 Zeruko Ama Birjiņa,

 Ill ondoren ikus dezagun

 Zeru eder ta bikaņa.

 

 6

 

 Amar egunez eman dizkigu

 Amaika itzaldi eder:

 Oiek buruan artzen dituna

 Ez liteke bizi oker:

 Danen aldetik, Aita Zubiaga,

 Dizkitzut ematen esker.

 Zure laguantzaz garaitu degu

 Gure etsai dan Luziper

 

 7

 

 Bere itzaldi goxo, egoki.

 Ederrak eta eztiak,

 Pena aundia izango gendun

 Entzunik gabe uztiak!

 Orretarako entzun diogu,

 Nola xar ala gaztiak,

 "Ondo gaude emen", Pedrok bezela,

 Esaten gendun guztiak.

 

 8

 

 Argi ta garbi esan dizkigu

 Gure sinismen-egiak;

 Nola eriotz ala epaia

 Ta ondorengo guztiak:

 Gure barruan ongi ausnartuz

 Betiko miņ-oņaziak

 Malko samiņez bete zaizkigu

 Biotz, gogo ta begiak

 

 9

 

 Mixiolariak esaten zigun

 Itzaldi eder batian:

 "Egi au ere sartu dezagun

 Ondo biotz-barrenian"!

 Kristau zintzoak Zeruan beti,

 Gaixtoak an, su-leizian

 Egongo dira, baņan ez berdiņ,

 BETIKOTASUN guzian.

 

 10

 

 Beso-zabalik gure zai dago

 BETIKOTASUN AUNDIA,

 Ez de berdiņa Zerura igo

 Edo inpernura jextia;

 Beti gurekiņ eraman zagun

 Donetzalle dan Grazia,

 Zeruko Aitak idikitzeko

 Pozez! Zeruko Atea.

 

 11

 

 Pekatua da animarentzat

 Etsai amorratuena,

 Zeruko bide eder ortatik

 Atera nai gaituena;

 "Erne egon ta otoitz beroa"

 Beti egiten duena

 Burruka ontan aterako da

 Nagusi ta txapelduna.

 

 12

 

 Zer giņaden gu Jesus Zerutik

 Lurrera jetxi ez ba-litz?

 Egongo giņan: ez mixiolari,

 Ez apez, ez eliz:

 Mundu ontako illunpe beltzak

 Berak bete ditu argiz;

 Bera guretzat, aiņ ona izan-ta

 gu berarentzat, aiņ murritz!

 

 13

 

 Jesukristogan Fede bizi bat

 Izan bear du gizonak,

 Bera ikusi, Berari entzun.

 Ta jarraitzeko asmoak

 Berak bezala barkatu eta

 Maitatu lagun-urkoak;

 Orrela danak dute esango

 Kristau gerala guztiak.

 

 14

 

 Mundu onetan egiten dira

 Egun samiņak agertu;

 Ordu oietan bata besteai

 Bear diogu lagundu:

 Gure artean anaitasunak

 Egin bear du agindu;

 Orrela bizi kristau gerala

 Egingo degu aitortu

 

 15

 

 Animen aldez egin duena

 Bertsoz ez dago neurtzerik,

 Izlari onak izan litezke,

 Baņan, nun dago oberik?

 Guraso, ume, neska, mutillak

 Banazka, goxo, arturik,

 Zeruratzeko egin bearrak

 Ez dauzakgu aztutzerik.

 

 16

 

 Illen aldeko itzaldia ta

 Meza ederra kantuan,

 Alaxen degu Mixio Santua

 Bukatu azken orduan:

 Alkar lagunduz, gaur eta beti

 Bizi gaitezen munduan,

 Zorion betez egon gaitezen

 Ill ondorean Zeruan.

 

 17

 

 AITA ZUBIAGA-ri:

 Nekeak ez du zugan sarrerik,

 Lanerako beti prestu;

 Zebaterano sayatu zeran

 Eziņ liteke sinistu!

 Maite-damuak gure barruan

 Zuk dizkigutzu, bai, sortu;

 Beti betiko pekatu ori

 Oinpean dezagun artu

 

 18

 

 Aurtxo guzien maixu jatorra

 Zu dotriņ eta kantuan,

 Konpesioko lanetan, berriz,

 Ordu txarrik etzeguan;

 Amaika otoitz egin dituzu

 Gure Jaunaren aurrean!

 Gaur eta beti Donamaria-k

 Izango zaitu goguan.

 

 19

 

 Bazoaz oraiņ gure artetik

 Lan asko egiņ ondoan,

 Millaka esker! t'ematen dizut

 Musu bero bat eskuan;

 Baldiņ geiago ez ba-zaitugu

 Emen ikusten munduan,

 Jaungoiko Onak artu gaitzala

 Danok Betiko Zeruan.

 

 20

 

 Artu gaitzatzu, Zeruko Ama,

 Eman zaiguzu eskua,

 Biotz-biotzez eskatzen dizut

 Guziontzako Zerua;

 Zeru goietan bildu gaitezen

 Beko pamili osua;

 Otoitz onekiņ bukatutzen det

 Nere azkeneko bertsua

 


inprimatu