inprimatu
Ume zurtza. Euskera det maite
Izenburua:
Ume zurtza. Euskera det maite
Sinadura:
Artola Elizeche, Rosario
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Rosario

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1909
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
130.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ume zurtza. Euskera det maite

 

Artola, Rosario

 

 Zeñen tristia arkitutzendan

 nere biyotz chit bakarra,

 samintasunez betea dago

 asturikan zertzan farra;

 nere begiyak urtzen dijuas

 egiñaz naiko negarra,

 beti betiko barrenan daukat

 kenduko etzaitan arra.

 

 Len nere echean alaitasuna

 besterik etzan isaten,

 nere aitata amachorekin

 ederki nitzan bisitzen;

 umore ona eta pakea

 etzan beñere faltatzen

 ¡Ill ziran eta orrengatikan

 naigabea det sentitzen!

 

 Alperrik  dira festa guziyak

 ez naute bada alaitzen

 alde egiñik choko batian

 bakarrik bai naiz egoten;

 leyo ondoan jarririkan neu

 zerura det begiratzen,

 aber aitatu ama maitia

 oteditutan ikusten.

 

 Bañan alperrik nere begiyak

 igotzen ditut zerura,

 mundu ontatik esin ikusi

 guztiz leku eder ura;

 pena geigokin jaisten baiditut

 ostera lengo lekura,

 geruagota itzusiyago

 arkitutzen baidet lurra.

 

 ¡O! zeru eder paregabea

 zuzera nere erriya

 zuk sendatuko dezu biyotza

 samintasunes eriya;

 nere biyotzak munduba usteko

 badauka naiko larriya

 naigabe denak bukaturikan

 ¡O! egun soragarriya.

 

 Jauna erruki izan zaitia

 ume zurtz gasho onentzat

 leku chikibat auekrazazu

 zerucho ortan neretzat

 ez meresiya daukatalako

 bañan errukitu beintzat

 bertatikan bai ematen dizut

 nere biyotza zuretzat.

 


inprimatu